The Warriors (filma)
The Warriors (euskaraz Gerlariak) 1979ko Walter Hill estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako ekintza eta thriller film bat da. Sol Yurick idazlearen izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago, eta hau era berean, Xenofonte greziar historialariaren Anabasia idazlan klasikoan.
The Warriors (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1979 |
Izenburua | The Warriors |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | ekintza-filma, thrillerra, hood film (en) ![]() |
Iraupena | 93 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | The Warriors (en) ![]() |
Grabazio lekua(k) | New York |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Walter Hill |
Gidoigilea(k) | David Shaber (en) ![]() Walter Hill |
Antzezlea(k) | |
Michael Beck (en) ![]() James Remar Dorsey Wright David Patrick Kelly Marcelino Sánchez Paul Greco Deborah Van Valkenburgh (en) ![]() Sonny Landham Buck Hill Mercedes Ruehl Brian Tyler David Harris (en) ![]() Thomas G. Waites Lynne Thigpen Steve James Craig R. Baxley | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Lawrence Gordon |
Konpainia ekoizlea | Paramount Pictures |
Ekoizle eragilea | Frank Marshall |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Barry De Vorzon |
Argazki-zuzendaria | Andrew Laszlo |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | New York |
warriorsmovie.co.uk | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Michael Beck, David Harris, James Remar, Thomas Waites, Dorsey Wright, Brian Tyler eta Deborah Van Valkenburg aktoreek antzeztu zuten.
Denboraren poderioz, kultuzko filma bilakatu da, eta beregan oinarritutako komikiak nahiz bideo-jokoa ere argitaratu dira.
Argumentua
1970eko hamarkadaren bigarren erdia, New York. Hiriko kale zuloetan itzelezko gudua jazotzera doa.
Gaueko gudarosteek, kale talde ezberdinetako 100.000 kideez osatuak, hiriko polizia kopuru osoa laukoizten dute. Kalte talde boteretsuena den Gramercy Riffs taldeko Cyrus (Roger Hill) buruak gainontzeko hiriko talde guztiak Van Cortlandt parkean bildu eta hiria bereganatzea proposatuko die, talde gehienek proposamena txalotu ko dute, baina desados dagoen Rogues taldeko Luthe (David Patrick Kelly) buruzagiak Cyrus tiroz hilko du.
Bidegabeki, Lutherrek bere hilketaren errudun Warriors talde arerioaren kideak egingo ditu, eta haien buru den Cleo (Dorsey Wright) kolpeka hilko du.
Ondorioz, Warriors taldearen Swan (Michael Beck) buruzagi berriak taldearen ardura hartuko du.
Warriors taldeko kideek hiriaren iparraldean dagoen eta taldeen arteko bilera burutu den Bronx auzotik beren eremua den hegoaldeko Coney Island auzorako oinezko 48 kilometroko itzulerako bideari ekin beharko diote, saiakera horretan eta hiri ohianeko beste talde etsaien eremuak zeharkatzen dituzten bitartean, beren biziraupenarengatik borrokatu eta leialtasunaren esanahia zein den ikasteko astia izango dute.
Aktoreak
- Michael Beck ... Swan
- James Remar .... Ajax
- Dorsey Wright ... Cleon
- Brian Tyler ... Snow
- David Harris ... Cochise
- Tom McKitterick ... Cowboy
- Marcelino Sánchez ... Rembrandt
- Terry Michos ... Vermin
- Thomas G. Waites ... Fox
- Deborah Van Valkenburgh ... Mercy
- Roger Hill ... Cyrus
- David Patrick Kelly ... Luther
- Lynne Thigpen ... D.J.
- Ginny Ortiz ... Dendako neska
- Mercedes Ruehl ... Emakumezko polizia
- John Snyder ... Gasolindegiko gizona
Kanpo estekak
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)