The Wall
The Wall Pink Floyd taldeak sortu zuen 11. albuma da, 1979. urtearen amaieran kaleratuta. Musika komertzialaren historian lehenengo hamar albumik salduenen artean egon da urte askotan. "The Wall" ("Horma", euskaraz) rock opera erraldoitzat jo daiteke, eta 81 minutuko iraupena du, bi diskotan bananduta. Diskoan oinarrituta, 1982. urtean izen bereko pelikula pantalairatu zen.
The Wall | ||||
---|---|---|---|---|
![]() | ||||
Pink Floyden albuma | ||||
Egilea(k) | Pink Floyd | |||
Argitaratze-data | 1979 | |||
Izenburua | The Wall | |||
Ekoizpen lekua | Erresuma Batua eta Ameriketako Estatu Batuak | |||
Banatze bidea | 2 × LP, 2XCD eta musika-streaming | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | Rock progresiboa | |||
Hizkuntza | ingelesa | |||
Iraupena | 81:9 minutu | |||
| ||||
Diskoetxea | Harvest (en) ![]() | |||
Zatiak | 28 musika pista | |||
Deskribapena | ||||
Honen parte da | Pink Floyd's albums in chronological order (en) ![]() Pink Floyd studio albums discography (en) ![]() Shine On | |||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | Bob Ezrin | |||
Historia | ||||
Jasotako sariak | SNEP diamond album (en) ![]() | |||
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | ||||
Pink Floyden kronologia | ||||
|
Diskoaren muinean gizarte modernoak gizakiarengan eragiten duen alienazio gordina agertzen da. Gaia Waters-en oso gogokoa zen, aurreko lan batzuetan agertzen zena ere ("The Dark Side of the Moon" eta "Animals" diskoetan, esate baterako). "The Wall"-en, ordea, era bortitzagoan azaltzen da aipatutako alienazioa: "We don´t need no education, We don´t need no thought control" ("Ez dugu heziketarik behar, ez dugu kontrol-pentsamendurik behar"), abesten dute. Eskolak, familiak, estatuko erakundeek....gizakia erotzen dute, eta diskoan zein pelikulan kritika gogorra jasotzen dute egileen partez.
"The Wall" Roger Watersek asmatutako, garatutako eta gauzatutako produktua da. Bakarkako lana, bizpahiru gai izan ezik ("Comfortably Numb", tartean). Aurreko lanekin alderatuta ("The Dark Side of the Moon" eta "Wish You Were Here"), "The Wall"ek rock konbentzionalagoa du oinarri; beste lanetan sortzen zen soinu lasaigarriak -rock kosmiko deritzonak- pisu urria dauka album honetan. "Comfortably Numb" gaia ("Lasaitze erosoa", euskaraz) salbuespena da, bertan Pink Floyden berezko kutsu elektronikoa gailentzen baita.
Disko honen grabaketa prozesuan agerian geratu ziren Waters eta beste taldekideen arteko harreman txarrak. Roger Waters] taldetik urruntzen hasi zen, eta hurrengo urteetako liskarrek bere betiko irteerarekin bukatu zuten.
Kantu zerrenda
- "In The Flesh?" (3:16)
- "The Thin Ice" (2:27)
- "Another Brick in the Wall" (3:21)
- "The Happiest Days of our Lives" (1:46)
- "Another Brick in the Wall" (2. zatia) (3:59)
- "Mother" (5:32)
- "Goodbye Blue Sky" (2:45)
- "Empty Spaces" (2:10)
- "Young Lust" (3:25)
- "One Of My Turns" (3:40)
- "Don´t Leave Me Now" (4:08)
- "Another Brick in the Wall" (3. zatia) (1:48)
- "Goodbye Cruel World" (0:48)
- "Hey You" (4:40)
- "Is There Anybody Out There?" (2:22)
- "Nobody Home" (3:26)
- "Vera" (1:35)
- "Bring the Boys Back Home" (1:21)
- "Comfortably Numb" (6:23)
- "The Show Must Go On" (1:36)
- "In The Flesh" (4:13)
- "Run Like Hell" (4:20)
- "Waiting For The Worms" (4:04)
- "Stop" (0:39)
- "The Trial" (5:13)
- "Outside The Wall" (1:41)