The Vikings (1958ko filma)
The Vikings (euskaraz: «Bikingoak») 1958ko abenturazko filma da, Edison Marshallen The Vikings eleberriaren egokitzapena, Richard Fleischer estatubatuar zinemagileak zuzendu zuena. Eleberria eta filma Ragnar Lodbrok buruzagi bikingoaren eta haren semeen sagetan oinarriturik daude. Kirk Douglas, Tony Curtis, Janet Leigh, Ernest Borgnine, James Donald, Alexander Knox eta Frank Thring izan ziren aktore nagusiak, eta Orson Wellesek ipini zuen narratzailearen ahotsa.
The Vikings | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1958 |
Izenburua | The Vikings |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | eleberri batean oinarritutako filma, film dramatikoa, ekintza-filma, Erdi Aroari buruzko filma eta kapa eta ezpatako filma |
Hizkuntza | ingelesa |
Iraupena | 112 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Richard Fleischer |
Gidoigilea(k) | Calder Willingham Dale Wasserman |
Antzezlea(k) | |
Kirk Douglas Tony Curtis Janet Leigh Ernest Borgnine (Ragnar Lodbrok) James Donald (en) (Ecgberht I of Northumbria (en) ) Alexander Knox Frank Thring (Aelle (en) ) Maxine Audley (en) Orson Welles Peter Douglas Marco Perrin (en) Georges Guéret (en) Edric Connor (en) Peter Capell (en) Eileen Way Dandy Nichols (en) Per Buckhøj (en) (Björn Järnsida) Paul Préboist | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Jerry Bresler (en) |
Konpainia ekoizlea | Bryna Productions (en) Curtleigh Productions (en) |
Edizioa | Elmo Williams (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Mario Nascimbene |
Argazki-zuzendaria | Jack Cardiff |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Norvegia |
ikusi
| |
Nagusiki Norvegiako Maurangerfjorden fiordoan filmatu zen, eta Aellaren gazteluko eszenak Britaniako Fort-la-Latten.
Argumentua
Goi Erdi Aroan, bikingo edo normandiarrek (iparraldeko gizonek) Odin gurtzen zuten, gerraren jainkoa, eta hark gidatu ohi zituen itsasoan zehar egiten zituzten harpilaketa bidaldietan. Einar (Kirk Douglas) eta Erik (Tony Curtis), Ragnar (Ernest Borgnine) errege bikingoaren semeak dira, nahiz eta haiek ez jakin. Elkar gorrotatzen badute ere, elkarlanean aritu beharko dute, Northumberlandeko Aella erregeak (Frank Thring) preso duen Morgana printzesa (Janet Leigh) askatzeko.
Aktoreak
- Kirk Douglas: Einar.
- Tony Curtis: Erik.
- Ernest Borgnine: Ragnar.
- Janet Leigh: Morgana.
- James Donald: Egbert.
- Alexander Knox: Mosén Godwin.
- Maxine Audley: Enid.
- Frank Thring: Aella.
- Eileen Way: Kitala.
- Edric Connor: Sandpiper.
- Dandy Nichols: Bridget.
- Per Buckhøj: Bjorn.
- Orson Welles: Narratzailea (ahotsa).
Kanpo estekak
- (Ingelesez) The Vikings, imdb.com