The Verdict
The Verdict (ingelesa Epaia) 1982ko Sidney Lumet estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako drama filma bat da. Barry Reed idazlea et abokatuaren izenburu berdineko The Verdict eleberrian oinarritua dago. Paul Newman, Charlotte Rampling, Jack Warden, James Mason eta Milo O'Shea aktoreek antzeztu zuten.
The Verdict | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1982 |
Izenburua | The Verdict |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | epaiketa filma, film dramatikoa eta eleberri batean oinarritutako filma |
Iraupena | 129 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Toronto |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Sidney Lumet |
Gidoigilea(k) | David Mamet Jay Presson Allen |
Antzezlea(k) | |
Paul Newman Charlotte Rampling Jack Warden James Mason Milo O'Shea Lindsay Crouse Bruce Willis Ed Binns James Handy Roxanne Hart Wesley Addy Colin Stinton Joe Seneca (en) Lewis J. Stadlen Kent Broadhurst (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | David Brown Richard D. Zanuck |
Konpainia ekoizlea | 20th Century Fox |
Edizioa | Peter C. Frank (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Johnny Mandel |
Argazki-zuzendaria | Andrzej Bartkowiak |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | New York |
Argumentu nagusia | alkoholismoa |
Historia | |
Jasotako sariak | National Board of Review: Top Ten Films (en) |
Nominazioak | Film onenaren Oscar Saria 55. Oscar Sariak Richard D. Zanuck, David Brown Zuzendari onenaren Oscar Saria 55. Oscar Sariak Sidney Lumet Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria 55. Oscar Sariak Paul Newman Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria 55. Oscar Sariak James Mason Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria 55. Oscar Sariak David Mamet |
Kritikaren goraipamena eta ikusleen txaloak jasotzeaz gain Oscar Sarietarako bost izendapen jaso zituen, nahiz eta bat bera ere irabazi ez izan: Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Paul Newman), Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (James Mason), Zuzendari onenaren Oscar Saria (Sidney Lumet), Film onenaren Oscar Saria eta Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria (David Mamet).
Argumentua
Frank Galvin (Paul Newman) garai batean goraipatua eta sonakoa zen eta azken urteetan gainbeheran eta alkoholismoan murgildua dagoen Bostongo adindun abokatu bat da. Bere iraganeko Mickey Morrissey (Jack Warden) lankideak ospitale batean jazotako akats bati buruzko oraindik amaitugabea duen kasua oroitaraziko dio, honetan Galvink parte hartu baitzuen. Berriro profesional moduan jarduteko ahalegin handia egin eta kasu honetan biktimaren familiak epaikta irabazi dezakela ohartuko da. Bitartean, Laura (Charlotte Rampling) izeneko emakum batekin maitasun harreman bati ekingo dio.
Epaiketarako prestatzen doan einean kasua epaitegietatik igaro gabe konpontzeko eskeintza ekonomikoak jasoko ditu. Baina Galvinek egoskor eta guztia kasuan jokatzeko prest agertzen da, biktimaren familiarentzat kalte ordain egokia lortu eta abokatu gisa bere iraganeko izen ona berreskuratzeko asmoz.
Aktoreak
- Paul Newman: Frank Galvin
- Charlotte Rampling: Laura Fischer
- Jack Warden: Mickey Morrissey
- James Mason: Ed Concannon
- Milo O'Shea: Hoyle epailea
- Lindsay Crouse: Kaitlin Costello
- Edward Binns: Brophy gotzaina
- Julie Bovasso: Maureen Rooney
- Roxanne Hart: Sally Doneghy
- James Handy: Kevin Doneghy
- Wesley Addy: Towler doktorea
- Joe Seneca: Thompson doktorea
- Lewis J. Stadlen: Gruber doktorea
- Kent Broadhurst: Joseph Alito
- Colin Stinton: Billy
- Tobin Bell: epaitegiko begiralea
- Bruce Willis: epaitegiko begiralea (krediturik gabe)