The Van (1996ko filma)
The Van (euskaraz Furgoneta) 1996ko Stephen Frears ingeles zinema zuzendariaren filma bat da. Colm Meaney, Donal O'Kelly, Ger Ryan, Caroline Rothwell, Neilí Conroy, Rúaidhrí Conroy, Brendan O'Carroll eta Stuart Dunne aktoreek antzeztu zuten.
The Van (1996ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1996 |
Izenburua | The Van |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua eta Italia |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | komedia dramatikoa eta film komikoa |
Iraupena | 96 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Stephen Frears |
Gidoigilea(k) | Roddy Doyle (en) ![]() |
Antzezlea(k) | |
Colm Meaney Rúaidhrí Conroy Eileen Walsh Stanley Townsend (en) ![]() Donal O'Kelly (en) ![]() Brendan O'Carroll (en) ![]() | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Lynda Myles (en) ![]() Mark Shivas (en) ![]() |
Konpainia ekoizlea | Beacon Pictures (en) ![]() |
Edizioa | Mick Audsley |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Eric Clapton |
Argazki-zuzendaria | Oliver Stapleton |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Dublin |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Dublingo langile auzoetan girotutako Roddy Doyle idazlearen The Barrytown trilogia osatzen duten hiru eleberrietan oinarritutako hiru filmetako azkena da, aurrekoak The Commitments (1991) eta The Snapper (1993) zirelarik.
Argumentua
Filma 1990. urteko udan Dublingo fikziozko "Barrytown" izeneko langile auzoan girotua dago. Brendan "Bimbo" Reeves (Donal O'Kelly) bere okin lanpostutik kaleratu berri dute. Bere kaleratze diruaz furgoneta bat erosi eta Larry (Colm Meaney) lagunarekin batera fish and chips postu mugikor bat jarriko dute, honela lanbide berri bat izateko asmoz. Honela bada, 1990eko Italiako Munduko Futbol Txapelketan Irlandako futbol selekzio nazionala burutzen ari den joko bikainaren eta horrek irlandar gizartea sortu duen poztasun eta ikusmiraren abagunea aprobetxatuz, heuren furgonetarekin auzoz-auzo eta herriz-herri joan eta negozioa egiteko sekulako aukera bikaina ikusiko dute. Baina bi lagunen arteko harremana laster txartuko da, Bimbo eta haren emaztea den Maggiek (Ger Ryan) piskanaka nagusiaren papera hartzen dutenean. Larryren ustez Maggie bi lagunen arteko hasertzearen arrazoia da, eta Bimbo harengandik urrundu nahi duela pentsatzen du. Des O'Callaghan osasun inspektorea etorri eta higiene ezarengatik furgoneta itxiaraziko du. Bimboren ustez Larryk Osasun Ministerioari furgonetari buruz mintzatu omen zitzaien, honek bi lagunen haserrea ekarriko du. Larryk lana lagako du, nahiz eta Bimbok bere laguna lanera itzultzeko ahaleginak egin. Azkenik, Bimbok furgoneta itsasora botako du, honela Larryren adiskidetasuna berreskuratuz.
Aktoreak
- Colm Meaney: Larry
- Donal O'Kelly: Brendan "Bimbo" Reeves
- Ger Ryan: Maggie Reeves, Brendanen emaztea
- Caroline Rothwell: Mary, Larryren emaztea
- Neilí Conroy: Diane, Larryren alaba
- Rúaidhrí Conroy: Kevin, Larryren semea
- Brendan O'Carroll: Weslie
- Stuart Dunne: Sam
Kanpo estekak
- The Van filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)