The Transporter
The Transporter, frantsesez Le Transporteur (euskaraz Garraiatzailea) 2002ko Louis Leterrier frantziar eta Corey Yuen hongkongdar zinema zuzendariek zuzendutako ekintza film bat da, BMW auto markaren The Hire laburmetrai sailean oinarrituta. Gidoia Luc Bessonek idatzi zuen. Jason Statham, Shu Qi, François Berléand, Matt Schulze eta Ric Young aktoreek antzeztu zuten.
The Transporter | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2003 |
Izenburua | Le Transporteur |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Frantzia eta Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | ekintza-filma eta crime thriller (en) ![]() |
Iraupena | 92 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Telesaila | The Transporter (en) ![]() |
Grabazio lekua(k) | Marseilla, Paris, Aix-en-Provence, Saint-Tropez, Cannes eta Niza |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Louis Leterrier Corey Yuen |
Gidoigilea(k) | Luc Besson Robert Mark Kamen (en) ![]() |
Antzezlea(k) | |
Jason Statham (Frank Martin) Shu Qi (en) ![]() Matt Schulze François Berléand (Marcelle Tarconi) Ric Young Adrian Dearnell (en) ![]() Alfred Lot (en) ![]() Audrey Hamm (en) ![]() Jean-Yves Bilien (en) ![]() Matthieu Albertini (en) ![]() Sandrine Rigaux (en) ![]() Vincent Nemeth (en) ![]() Tonio Descanvelle | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Luc Besson |
Konpainia ekoizlea | EuropaCorp TF1 Canal+ |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Stanley Clarke (en) ![]() |
Argazki-zuzendaria | Pierre Morel |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Paris eta Niza |
Argumentu nagusia | delinkuentzia antolatua eta garraiolaria |
thetransportermovie.net | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Lortutako arrakastari esker bi jarraitzen izan ditu: Transporter 2 (2005) eta Transporter 3 (2008), bai eta The Transporter Refueled (2015) berregokitzapena eta Transporter: The Series (2012-2014) telesaila ere.
Argumentua
Frank Martin indar berezietako soldadu ohiak Frantziako mediterranear kostaldean bizimodu lasaia darama, "garraiatzaile" gisa lan eginez, alegia, garraiogaiak, bai gizakiak ala bestelakoak, leku batetik bestera garraiatzen dituen mertzenario bezala. Betiere galderarik egin gabe.
Frank eta bere luxuzko Mercedes autoak misio sekretuak eta batzutan baita arriskutsuak burutzen dituzte, baina beti zorrotz betetzen dituen 3 arauei jarraituz:
- 1. araua: Ez inoiz traturik aldatu.
- 2. araua: Inoiz ez izenik eman, Frankek norekin lan egin edota zer garraiatzen duen ez baitu jakin nahi.
- 3. araua: Paketearen barnean zer dagoen ez ikustea.
Oraingoan Frankek daraman karga iraganean banatu izan dituen ugarien antzekoa dela dirudi. Estatubatuar batek kontratatu du, hartaz “Wall Street” ezizena duela bakarrik daki. Baina ibilbidean zehar Frankek geldiune bat egin eta "paketea" mugitu egiten dela ohartuko da...
Aktoreak
- Jason Statham: Frank Martin
- Shu Qi: Lai Kwai
- François Berléand: Tarconi inspektorea
- Matt Schulze: Darren "Wall Street" Bettencourt
- Ric Young: Kwai jauna
Kanpo estekak
- Webgune ofiziala (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)