The Thomas Crown Affair (1999ko filma)
The Thomas Crown Affair (euskaraz Thomas Crown Afera), 1999ko John McTiernan estatubatuarrak zuzendutako thriller film bat da. Pierce Brosnan, Rene Russo eta Denis Leary aktoreek antzeztu zuten.
The Thomas Crown Affair (1999ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1999 |
Izenburua | The Thomas Crown Affair |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | lapurreta filma, film komikoa, misteriozko zinema, film dramatikoa, melodrama (en) eta detective film (en) |
Iraupena | 109 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | The Thomas Crown Affair (1968ko filma) |
Grabazio lekua(k) | New York |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | John McTiernan |
Gidoigilea(k) | Leslie Dixon (en) Kurt Wimmer (en) |
Antzezlea(k) | |
Pierce Brosnan Rene Russo Denis Leary Ben Gazzara Mark Margolis Faye Dunaway Charles Keating Frankie Faison Fritz Weaver James Saito Paul Geoffrey (en) Ritchie Coster (en) Simon Jones (en) Esther Cañadas | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Pierce Brosnan |
Konpainia ekoizlea | United Artists Irish DreamTime (en) Metro-Goldwyn-Mayer |
Edizioa | John Wright (en) |
Ekoizpen-diseinatzailea | Bruno Rubeo |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Bill Conti |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | New York |
mgm.com… | |
|
Steve McQueen eta Faye Dunaway aktoreek antzeztutako 1968ko izenburu berdineko filmaren berregokitzapena da.
Argumentua
Jada berrogei urte beteak dituela, Thomas Crowni (Pierce Brosnan) ez zaio bere buruari erakusteko ezer gelditzen: berezko arrakastarako sena du. Baina ez dago guztiz asebetea, hortaz New Yorkeko Arte Museo Metropolitarretik Claude Moneten "San Giorgio Maggiore Iluntzean" margolana lapurtzea erabaki du. Poliziak ez luke inoiz berataz susmatuko, baina museoaren aseguru agentziarentzat lan egiten duen Catherine Banning (Rene Russo) detektibe ederrak bai. Horregatik, Crowni adimen eta sedukzio joko arriskutsu baten bitartez zirikatzen saiatuko da.
Aktoreak
- Pierce Brosnan: Thomas Crown
- Rene Russo: Catherine Banning
- Denis Leary: Michael McCann polizia detektibea
- Fritz Weaver: John Reynolds
- Frankie Faison: Paretti polizia detektibea
- Ben Gazzara: Andrew Wallace
- Mark Margolis: Heinrich Knutzhorn
- Esther Cañadas: Anna Tyrol Knutzhorn
- Faye Dunaway: Psikiatra
- Michael Lombard: Bobby McKinley
- Simon Jones: Kontuzaina telefonoan (krediturik gabe)
- Cynthia Darlow: Daria