The Third Man
The Third Man (euskaraz, Hirugarren Gizona) 1949an Carol Reedek zuzendutako filma da. Graham Greenek idatzi zuen gidoia. Hurrengo urtean gidoia prestatzeko idatzi zuen eleberria plazaratu zen.
The Third Man | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 1948 |
Argitaratze-data | 1949 |
Izenburua | The Third Man |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa alemana errusiera |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Zinema beltza, misteriozko zinema, film dramatikoa, thrillerra eta abenturazko filma |
Iraupena | Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "eta" |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Grabazio lekua(k) | Austria eta Viena |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Carol Reed |
Gidoigilea(k) | Graham Greene Orson Welles Alexander Korda |
Antzezlea(k) | |
Orson Welles Joseph Cotten Alida Valli Trevor Howard Bernard Lee Wilfrid Hyde-White Ernst Deutsch (en) Paul Hörbiger Annie Rosar (en) Erich Ponto (en) Siegfried Breuer (en) Hedwig Bleibtreu (en) Karel Štěpánek (en) Helga Michie (en) Carol Reed Geoffrey Keen Robert Brown Martin Miller (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Alexander Korda David O. Selznick Carol Reed |
Konpainia ekoizlea | London Films (en) |
Edizioa | Oswald Hafenrichter (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Anton Karas (en) |
Argazki-zuzendaria | Robert Krasker |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Viena eta Aliatuek okupatutako Austria |
Argumentu nagusia | atzerritarra, reconstruction (en) , profiteering (en) eta Amen-omena |
Historia | |
Jasotako sariak | BAFTA Award for Best British Film (en) Cannes Film Festival Grand Prix (en) Academy Award for Best Cinematography, Black-and-White (en) 23rd Academy Awards (en) |
Nominazioak | Directors Guild of America Award for Outstanding Directing – Feature Film (en) BAFTA Award for Best Film (en) Zuzendari onenaren Oscar Saria 23rd Academy Awards (en) Carol Reed Muntatze onenaren Oscar Saria 23rd Academy Awards (en) Oswald Hafenrichter (en) Academy Award for Best Cinematography, Black-and-White (en) 23rd Academy Awards (en) Robert Krasker |
Sinopsia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Bigarren Mundu Gerra amaitu eta berehala, Holly Martins (Joseph Cotten) estatubatuar idazle xumea AEBk, Sobietar Batasunak, Erresuma Batuak eta Frantziak okupatu berri duten Viena hirira ailegatu berri da, han haurtzaroko Harry Lime (Orson Welles) adiskide minarekin elkartzeko asmotan, baina bertaratu bezain azkar adiskidea zendu egin dela berri emango diote.
Holly ez lur eta ez zeru geldituko da. Hiletaren ostean, britainiar poliziek (Bernard Lee eta Trevor Howard) Hollyri bere adiskide Harry merkatu beltzeko penizilina salerosketan barru-barruraino sartua zegoela berri emango dio, hark uste ez bezala gizon iluna zela ohartaraziz. Hasiera batean Martinsek ez dio britainiar poliziari sinesten, halere bere adiskidea egoera bitxian hil zenez, haren heriotzaren inguruan bere kaxa ikertzen hasiko da, piskanaka haren inguruko hirukote bitxi eta susmagarria topatuko duelarik, Kurtz baroia (Ernst Deutsch), Popescu (Siegfried Breuer) eta Winkel doktorea (Erich Ponto), ikerketa horretan Harryren neskalaguna zen Anna (Alida Valli) ere ezagutuko du, ikerketa aurrerantz doan einean Martins hartaz maiteminduko delarik.
Pertsonaiak
- Joseph Cotten: Holly Martins
- Alida Valli: Anna Schmidt
- Orson Welles: Harry Lime
- Trevor Howard: Calloway maiorra
- Wilfrid Hyde-White: Crabbin
- Bernard Lee: Paine sarjentua
- Erich Ponto: Winkel doktorea
- Ernst Deutsch: Kurtz baroia
- Siegfried Breuer: Popescu
- Paul Hoerbiger: Atezaina
- Annie Rosar: Atezainaren emaztea
- Hedwig Bleibtreu: Annaren neskamea
- Alexis Chesnakov: Brodsky
- Herbert Halbik: Hansl
- Paul Hardtmuth: Sacher'sen atezaina