The Thing from Another World
The Thing from Another World (euskaraz Beste Mundu Bateko Gauza) 1951ko Christian Nyby estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako zientzia-fikzio eta beldurrezko film bat da. 1938ko John W. Campbell, Jr. idazlearen Who Goes There? ("Nor Dabil Hor?") eleberrian oinarritua dago, Charles Lederer, Howard Hawks eta Ben Hecht gidoigileek idatzi zuten. Kenneth Tobey, Margaret Sheridan, Robert Cornthwaite eta Douglas Spencer aktoreek antzeztu zuten.
The Thing from Another World | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1951 |
Izenburua | The Thing from Another World |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | beldurrezko zinema, zientzia-fikziozko filma, monster film (en) eta lan literario batean oinarritutako filma |
Iraupena | 87 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Who Goes There? (en) |
Honen parte da | National Film Registry (en) |
Grabazio lekua(k) | Montana |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Christian Nyby (en) Howard Hawks |
Gidoigilea(k) | Charles Lederer Ben Hecht John W. Campbell Howard Hawks |
Antzezlea(k) | |
Margaret Sheridan Kenneth Tobey Douglas Spencer Robert Cornthwaite James Arness James Young Buffalo Springfield Dewey Martin Robert Nichols Eduard Franz Edmund Breon Everett Glass (en) George Fenneman John Dierkes Paul Frees | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Howard Hawks |
Konpainia ekoizlea | RKO Pictures |
Edizioa | Roland Gross (en) |
Ekoizpen-diseinatzailea | Albert S. D'Agostino (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Dimitri Tiomkin |
Argazki-zuzendaria | Russell Harlan |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Antartika |
Argumentu nagusia | Bizi estralurtarra, Gerra Hotza eta plater hegalaria |
Denboraren poderioz kultuzko filma bilakatu da. 1982an John Carpenter zinema zuzendariak The Thing eta 2011an izenburu berdineko berregokitzapenak jarraitu zioten.
Argumentua
Artikoan dagoen radar estazio batek izotzetan harrapatuta gelditu den espaziotik etorritako espaziontzi bat antzeman du. Zientzialari eta militar talde batek bonba termikoen bidez suntsitu egingo dute, baina izotzetan estralurtarra den zeozer badagoela ohartuko dira. Gizakiek izaki estralurtarra izotz bloke batean dagoela beren estaziora eramango dute. Istripuz, "gauza" askatu, eta estazioko eskifai osoarentzat mehatxu bilakatuko da.
Aktoreak
- Margaret Sheridan: Nikki Nicholson
- Kenneth Tobey: Patrick Hendry kapitaina
- Robert Cornthwaite: Arthur Carrington doktorea
- Douglas Spencer: "Scotty" (Ned Scott)
- James Young: Eddie Dykes
- Dewey Martin: Eskifai burua (Bob)
- Robert Nichols: Ken MacPherson tenientea
- William Self: Barnes kaporala
- Eduard Franz: Stern doktorea
- Sally Creighton: Chapman jauna
- James Arness: 'Gauza' ('The Thing')
- Paul Frees: Voorhees doktorea
- John Dierkes: Chapman doktorea
- George Fenneman: Redding doktorea
- David McMahon: Fogerty jenerala
- Everett Glass: Wilson doktorea
- Edmund Breon: Ambrose doktorea
Ikus gainera
- Who Goes There? (1938, "Nor Dabil Hor?", John W. Campbell, Jr.)
- The Thing (1982, John Carpenter)
Kanpo estekak
- The Thing from Another World filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)