The Sundowners
The Sundowners 1960ko Fred Zinnemann australiar-estatubatuar zinema zuzendariaren abenturazko filma bat da. Jon Cleary idazlearen The Sundowners eleberrian oinarritua dago. Bertan, Deborah Kerr, Robert Mitchum eta Peter Ustinov aktoreek antzeztu zuten.
The Sundowners | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1960 |
Izenburua | The Sundowners |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak, Erresuma Batua eta Australia |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | abenturazko filma, film dramatikoa eta eleberri batean oinarritutako filma |
Iraupena | 141 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | The Sundowners (en) ![]() |
Grabazio lekua(k) | Australia |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Fred Zinnemann |
Gidoigilea(k) | Isobel Lennart Jon Cleary (en) ![]() |
Antzezlea(k) | |
Deborah Kerr Robert Mitchum Peter Ustinov Glynis Johns Dina Merrill Bryan Pringle Michael Anderson, Jr. (en) ![]() Chips Rafferty (en) ![]() John Meillon (en) ![]() Ronald Fraser Colin Tapley (en) ![]() Wylie Watson (en) ![]() Ewen Solon (en) ![]() Molly Urquhart (en) ![]() Ray Barrett (en) ![]() | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Gerry Blattner (en) ![]() |
Konpainia ekoizlea | Warner Bros. Warner Bros. Pictures (en) ![]() |
Edizioa | Jack Harris (en) ![]() |
Ekoizpen-diseinatzailea | Michael Stringer (en) ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Dimitri Tiomkin |
Argazki-zuzendaria | Jack Hildyard |
Jantzi-diseinatzailea | Elizabeth Haffenden (en) ![]() |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Australia |
Historia | |
Jasotako sariak | National Board of Review: Top Ten Films (en) ![]() |
Nominazioak | Film onenaren Oscar Saria 33. Oscar Sariak Fred Zinnemann Zuzendari onenaren Oscar Saria 33. Oscar Sariak Fred Zinnemann Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria 33. Oscar Sariak Deborah Kerr Taldeko emakumezko aktore onenaren Oscar Saria 33. Oscar Sariak Glynis Johns Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria 33. Oscar Sariak Isobel Lennart |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Filmak Australiako Outback eremuan bizitza ahal den moduan aurrera atera eta gogor lan eginez dabilen irlandar-australiar familia baten istorioa kontatzen du.
Izenburua
The Sundowners izenburua australiar ingelesezko izendapen herrikoia da, Outback eremuan harat-honata bizilekua eguzkia eszkutatzen den lekuan ("sundown") duen edonor edonor izendatzeko erabili ohi da, alegia etxebizitza finkorik ez duen edonor, sundowner delakoa australiar kultura eta usadio herrikoian sakonki sustraitutako ohiko pertsonaia delarik. Filmaren une batean Robert Mitchum aktoreak antzeztutako pertsonaiak apustu batean zaldi bat irabazi eta hura Sundowner izenaz bataiatzean Peter Ustinov aktorearen pertsonaiak izen horrek zer esan nahi duen galdetzean Sean Carmody gazteak izendapenaren inguruko azalpen hori ematen dio.
Ingelesezko itzuilpen zehatzi ez dagoenez Hego Euskal Herrian Hiru Bizitza Ibiltari eta Ipar Euskal Herrian Mugarik Gabeko Ortzimugak izenburuak jaso zituen, biak ere gaztelania eta frantsesezko izenburuen euskaratzeak.
Sariak
Filmak 5 Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen, nahiz eta bat bera ere irabazi izan.
Argumentua
1920eko hamarkada, Australiako Outback eremua. Carmodytarrak harat-honata hainbat lanetan lan eginez dabilen irlandar-australiar familia dira. Paddy (Robert Mitchum] aitak bizitza ibiltariaren zalea da, Ida (Deborah Kerr) ama aldiz borondate handiko emakumea da eta lanean irabazitako dirua bildu, etxalde bat erosi eta han behin-betiko bizitzen jartzeko asmo finkoa du, senar-emazteek seme bat dute, Sean nerabea (Michael Anderson, Jr.).
Aktoreak
- Deborah Kerr: Ida Carmody
- Robert Mitchum: Paddy Carmody
- Peter Ustinov: Rupert Venneker
- Glynis Johns: Firth andrea
- Dina Merrill: Jean Halstead
- Chips Rafferty: Quinlan
- Michael Anderson, Jr.: Sean Carmody
- Lola Brooks: Liz Brown
- Wylie Watson: Herb Johnson
- John Meillon: Bluey Brown
- Ronald Fraser: Ocker
- Gerry Duggan: Artile moztailea
- Leonard Teale: Artile moztailea
- Peter Carver: Artile moztailea
- Dick Bentley: Artile moztailea
Iruditegia
- Lola Brooks.