The Solanos
The Solanos, Euskal Herriko taldea zen eta 2004an sortu zen. Xabier Solano eta Oscar Benasen bitartez, rocka eta trikitia uztartzen zituen musika taldea zen.
The Solanos | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Euskal Herria |
Musika mota | Rock Punk |
Urteak | 2004- 2006 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Metak |
Taldea sortzearen ideia Xabi Solanori bururatu zitzaion Fermin Muguruza eta Kontrabandarekin biran zegoenean. Xabiren arabera, trikitiaren soinuak oso arrera hona izan zuen bira honetan eta horregatik sortu zuen The Solanos taldea.
2005-ean, beraien lan bakarra grabatu zuten (The Solanos) Angel Katarainen laguntzaz Katarain estudioetan. Urte horretan bertan, Euskal Herrian kontzertuak eskaintzen ibili ziren.
2006-an, The Solanos taldeko kide batzuk Sagarroi taldearen Radiochango abestian kolaboratu zuten.
Taldekideak
- Sabiatto Solano (Xabi Solano): ahotsa eta trikitia
- Al Parccino Benasetti (Oskar Bernas): gitarra eta koruak
- Egoiccinni «Drogatta» (Egoitz Drogas): baxua eta koruak
- Il Patri Saizzarelli (Saizar): perkusioa eta koroak
- Pazzucco Sergini (Sergio Ordóñez): bateria eta koruak
Diskografia
- The Solanos (Metak, 2005).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.