The Slaughter Rule
The Slaughter Rule (euskaraz Abere-Hiltzailearen Araua), 2003ko Alex Smith eta Andrew J. Smith estatubatuarrek zuzendutako drama film bat da. Ryan Gosling eta David Morse aktoreek antzeztu zuten.
The Slaughter Rule | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2002 |
Izenburua | The Slaughter Rule |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa, LGBTeei buruzko filma eta American football film (en) |
Iraupena | 112 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Alex Smith (en) Andrew J. Smith (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | David O. Russell |
Edizioa | Brent White (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Christophe Beck |
Argazki-zuzendaria | Eric Alan Edwards |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Montana |
Argumentua
AEB, Montana, amerikar futbolan talde bat bestearen atzetik 45 puntuko aldeaz doanean partidua amaitzea ahalbideratzen duen arau bat bada: Abere-Hiltzailearen Araua. Baina arau hau ez da Montanako lautada izoztuan existitzen, bertan bizirauteko alkohola eta borrokan egiteko trebetasuna beharrezkoak baidira.
Blue Springs udalerrian Roy Chutney (Ryan Gosling) institutuko ikaslea bizi da, haren aitak bere buruaz beste egin ondoren bizitzan maldan behera doan mutil gaztea da, gainera ez du Evangelline (Kelly Lynch) amarekin harreman esturik. Gideon Ferguson (David Morse) gizaseme bakarti eta zakarrak Roy talde batean jokatzeko erreklutatuko du. Honela, entrenatzailea eta nerabearen artean adiskidetasun harremana sortuko da, baina Roy, herriko beste biztanle batzuen antzera, susmatzen hasiko da, Gideon adiskidetasun soilean baina beste zeozertan interesatuagoa ez ote dagoen.
Aktoreak
- Ryan Gosling: Roy Chutney
- Amy Adams: Doreen
- David Morse: Gideon Ferguson
- Clea DuVall: Skyla Sisco
- Kelly Lynch: Evangeline Chutney
- Eddie Spears: Tracy Bi Zakur
Kanpo estekak
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)