The Serpent's Egg (filma)

The Serpent's Egg (euskaraz Sugearen Arrautza, alemanez Das Schlangenei eta suedieraz Ormens ägg) 1977ko Ingmar Bergman suediar zinema zuzendari eta gidoigileak zuzendu eta idatzitako drama eta historia film bat da. Dino De Laurentiisek ekoiztutako alemaniar-estatubatuar filma da. David Carradine, Gert Fröbe, Isolde Barth, Heinz Bennent, Toni Berger, Christian Berkel eta Liv Ullmann aktoreek antzeztu zuten.

The Serpent's Egg (filma)
Jatorria
Argitaratze-data1977
IzenburuaDas Schlangenei
Jatorrizko hizkuntzaalemana
Jatorrizko herrialdeaSuedia, Alemania eta Ameriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dramatikoa, misteriozko zinema eta thrillerra
Iraupena119 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Ingmar Bergman
Gidoigilea(k)Ingmar Bergman
Antzezlea(k)
Liv Ullmann
David Carradine
Gert Fröbe
Heinz Bennent
James Whitmore
Christian Berkel
Charles Régnier
Hertha von Walther
Ralf Wolter
Glynn Turman
Günter Meisner
Hans Quest
Herbert Fux
Klaus Hoffmann
Walter Schmidinger
Paula Braend (en) Itzuli
Lisi Mangold
Isolde Barth
Kai Fischer
Gaby Dohm
Wolfgang Weiser
Rosemarie Heinikel (en) Itzuli
Renate Grosser
Edith Heerdegen (en) Itzuli
Kyra Mladeck (en) Itzuli
Volkert Kraeft (en) Itzuli
Andrea L’Arronge (en) Itzuli
Paul Bürks
Toni Berger (en) Itzuli
Fritz Strassner (en) Itzuli
Ellen Umlauf (en) Itzuli
Harry Kalenberg (en) Itzuli
Grischa Huber (en) Itzuli















[[Kategoria:Paula Braend (en) Itzuli antzeztutako filmak]]





[[Kategoria:Rosemarie Heinikel (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Edith Heerdegen (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Kyra Mladeck (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Volkert Kraeft (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Andrea L’Arronge (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Toni Berger (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Fritz Strassner (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Ellen Umlauf (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Harry Kalenberg (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Grischa Huber (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
EkoizleaDino De Laurentiis
Konpainia ekoizleaDino De Laurentiis Corporation (en) Itzuli
[[Kategoria:Dino De Laurentiis Corporation (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaJutta Hering (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaRolf Alexander Wilhelm
Argazki-zuzendariaSven Nykvist
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaBerlin

IMDB: tt0076686 Filmaffinity: 298923 Allocine: 4325 Rottentomatoes: m/the_serpents_egg Allmovie: v43771 TCM: 89598 TV.com: movies/the-serpents-egg Edit the value on Wikidata

Bergmanek Hollywoodeko zinemagintzarako burutu zuen film bakarra izan zen.

Izenburuak William Shakespearen Julio Zesar antzezlanean Marko Brutok Luziori aipatutako esaldi batean oinarritua dago:

« "Hortaz, sugearen arrautza balitz bezala hartu beharra dago, errun, eta bere espezieko guztiak bezala, kaltegarria izango litzateke, hortaz, bere arrautza-oskolan dela hiltzea beharrezkoa da."  »
Marko Bruto. Julio Zesar, bigarren ekitaldia. William Shakespeare

Sugearen arrautza delakoa, 1920ko hamarkadan eta Weimarko Errepublikan, oraindik gutxiengo baten pentsamolde sortu berria zen baina piskanaka hedatzen ari zen nazismoa dela argi dago, bai eta hark gerora sorraraziko zuen holokaustoaren iragarpena ere.

Argumentua

1923ko azaroa, Berlin, Weimarko Errepublikaren garaia. Abel Rosenberg (David Carradine) bizi den ostatura gauez iritsi eta bere anaia Maxek (Hans Eichler) tiroz bere buruaz beste egin duela topatuko du.

Biharamunean, Bauer inspektoreak (Gert Fröbe) Abel bere anaiaren suizidioarengatik galdekatuko du. Gauez, Abel kabaretera joan, Manuelarekin topo egin (Liv Ullmann) eta bere anaiaren suizidioaren berri emango dio. Hans Vergérusekin ere topo egingo du (Heinz Bennent), gaztaroan ezagutu zuen zientzialaria. Abelek Manuelari etxera lagunduko dio. Manuelak bulego batean lan egiten duela esango dio, baina Abel haren benetazko latokia putetxe bat dela jabetuko da.

Handik gutxira, Bauer inspektoreak (Heinz Bennent) Abel gorputegira eraman eta hila topatu duten emakume baten gorpua identifikatu dezan eskatuko dio. Abel bere onetik aterako da, baina Manuela iritsi, hura baretuarazi eta poliziek libre utziko dute. Abel eta Manuelak bere lehenbiziko gaua elkarrekin Vergérusek utzitako solairu batean igaroko dute.

Bikotea Vergérusek zuzentzen duen klinika batean lanean hasiko da. Abel artxiboan eta Manuela garbitegian. Artxiboko txostenetan Vergérusek gizakiekin burututako esperimentuen aipamenak daude. Abelek Manuela ohe batean hilik topatuko du. Abelek amorrua eta suminaren ondorioz ispilu bat hautsiko du eta haren atzean ezkutuko kamera bat agertuko da. Bauer eta poliziak iristean, Vergérusek pozoi-kapsula bat irentsiz bere buruaz beste egindo du.

Abel kartzelako ziega batean esnatuko da. Orduan Bauerrek Suitzara igarotzeko baimena eta iraganean lan egiten zuen zirkura eramatea eskeiniko dio. Tren geltokirako bidean, Abelek bere zaindariarengandik ihes egitea lortu eta jendartean desagertuko da.

Aktoreak

  • Liv Ullmann (Manuela Rosenberg)
  • David Carradine (Abel Rosenberg)
  • Gert Fröbe (Bauer inspektorea)
  • Heinz Bennent (Hans Vergérus)
  • James Whitmore (Apaiza)
  • Glynn Turman (Monroe)
  • Georg Hartmann (Hollinger)
  • Edith Heerdegen (Holle andrea)
  • Kyra Mldeck (Dorst andereinoa)
  • Fritz Straßner (Soltermann doktorea)
  • Hans Quest (Silbermann doktorea)
  • Wolfgang Weiser (Ofiziala)
  • Paula Braend (Hemse andrea)
  • Walter Schmidinger (Solomon)
  • Lisi Mangold (Mikaela)
  • Grischa Huber (Stella)
  • Paul Bürks
  • Toni Berger (Rosenberg jauna)
  • Erna Brunell (Rosenberg nadrea)
  • Isolde Barth
  • Rosemarie Heinikel
  • Andrea L'Arronge
  • Beverly McNeely
  • Hans Eichler (Max)
  • Kai Fischer
  • Harry Kalenberg
  • Gaby Dohm
  • Christian Berkel (Ikaslea)
  • Paul Burian
  • Charles Regnier
  • Günter Meisner
  • Heide Picha
  • Günter Malzacher
  • Hubert Mittendorf
  • Hertha von Walther
  • Ellen Umlauf
  • Renate Grosser
  • Hildegard Busse
  • Richard Bohne
  • Emil Feist
  • Heino Hallhuber
  • Irene Steinbeisser

Kanpo estekak


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.