The Road
The Road (Errepidea) 2006an argitaratutako zientzia fikziozko eleberria da, 2007an Pulitzer saria jaso zuena. Argumento postapokaliptikoa du. Egilea Cormac McCarthy estatubatuarra da. McCarthyk beste eleberri ezagunak argitaratu ditu, esaterako, No Country for Old Men (Ez da zaharrentzako herria) (2005). 2009an John Hillcoatek The Road zinemara eraman zuen.
The Road | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Cormac McCarthy (1985) |
Argitaratze-data | 2006 |
Generoa | Eleberria |
Jatorrizko izenburua | The Road |
Argitaletxea | Alfred A. Knopf (en) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Orrialdeak | 210 |
ISBN | 0307265439 |
OCLC | 70630525 |
Sariak | Pulitzer saria |
Beste sariak
Argumentua
Eleberrian aipatzen ez den kataklismo baten ondorioz Lurra eta zibilizazioa txikituta daude. Paisaia erretako basoak dira. Testuinguru horretan aita eta semea aurrera ateratzen saiatzen dira oso ondo zer den ez dakiten bila. Bidean gertaera desberdinak pairatuko dituzte: eraso nuklearrentzako babesleku batean ezkutatuko dira, gizaki kanibalengandik ihes egingo dute eta nonahi txikizioa ezagutuko dute. Amaieran aita hiltzen dute baina semea zibilizatua dirudien talde baten eskuetan geldituko da.
Eleberria zineman
2009an John Hillcoat zuzendariak izenburu berarekin zinemara eraman zuen liburu hau. Estrenaldia Estatu Batuetan azaroaren 25ean izan zen. Protagonistak Viggo Mortensen aita bezala, eta Kodi Smit-McPhee semea bezala. Filmak 66. Veneziako Mostran leihatu zuen.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Ingelesez): The Washington Posten argitaratutako komentarioa.