The Raven (1963ko filma)
The Raven (euskaraz Belea) 1963ko Roger Corman estatubatuar zinema zuzendariaren umorezko eta fantasiazko filma bat da. Edgar Allan Poe idazlearen izen berdineko "Belea" istorio-olerkian oinarritua dago, gidoian Richard Matheson idazle eta gidoigileak egokitu zuen. Vincent Price, Peter Lorre, Boris Karloff, Hazel Court, Olive Sturgess eta Jack Nicholson aktoreek antzeztu zuten.
The Raven (1963ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1963 |
Izenburua | The Raven |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | gothic film (en) , comedy horror (en) , B filma, independent film (en) , fantasiazko filma, beldurrezko zinema eta film komikoa |
Iraupena | 82 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Belea |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Roger Corman |
Gidoigilea(k) | Richard Matheson |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Roger Corman |
Ekoizle eragilea | Samuel Z. Arkoff |
Edizioa | Ronald Sinclair |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Les Baxter |
Argazki-zuzendaria | Floyd Crosby (en) |
1960-1964 artean Cormanek idazle horren kontakizunetan oinarritutako zortzi filmez osatutako saila zuzendu zuen, eta film hau horietako bat da.
Berez, Poeren Belea kontakizunak bere ipuin gehientsuenak bezala testuinguru iluna eta beldurgarria izan arren, film honek komedia zantzuak ere baditu, izan ere, Vincent Price aktorea bera Cormanen film sail honetan antzeztu aurretik jada Poeren zaletu eta irakurle porrokatu zen, eta bere iritziz Poeren kontakizunek beldurrezko testuinguruaz gain satirak ere bai omen ziren, hortaz, film honetako lantaldeak kontakizunari nolabaiteko umorezko ukituak ematea ere erabaki zuen, nagusiki Peter Lorre eta Jack Nicholson aktoreen eskutik.
Argumentua
Craven doktorea (Vincent Price) eta bere alaba Estelle (Olive Sturgess) haien emazte-amaren heriotzarekin erabat atsekabeturik daude.
Gau ilun eta ekaiztsu batean Cravenen etxera mintzatzeko gai den bele beltz beldurgarri bat iritsiko da, belea berez Bedlo doktorea da (Peter Lorre), Cravenen adiskidemina, Scarabus doktore zitalak (Boris Karloff) aztikeriz eta zigor moduan bele bihurtua. Hortaz Cravenek Bedlo bere gizaki itxurara itzuliko du.
Ondoren, Bedlok Craveni bere emazte Leonorren antzeko emakume bat Scarabus doktorearen gazteluan ikusi zuela aipatuko dio. Honela bada, Craven, Bedlo, Estelle eta Bedloren semea den Rexford (Jack Nicholson) emakume haren bila Sacarbusen gaztelura abiatuko dira.
Aktoreak
- Vincent Price - Erasmus Craven doktorea
- Peter Lorre - Adolphus Bedlo doktorea
- Boris Karloff - Scarabus doktorea
- Hazel Court - Lenore Craven
- Olive Sturgess - Estelle Craven
- Jack Nicholson - Rexford Bedlo
- Connie Wallace - Neskamea
- William Baskin - Grimes
- Aaron Saxon - Gort
Beste egokitzapenak
Rogern Corman zuzendariak burututako Edgar Allan Poe idazlearen gainontzeko egokitzapenak:
- House of Usher (1960)
- Pit and the Pendulum (1961)
- The Premature Burial (1962)
- Tales of Terror (1962)
- The Haunted Palace (1963)
- The Masque of the Red Death (1964)
- The Tomb of Ligeia (1964)