The Quiet Man

The Quiet Man (euskaraz Gizon Lasaia) John Wayne, Maureen O'Hara, Victor McLaglen eta Barry Fitzgerald aktoreek antzeztutako 1952ko filma da eta zuzendari bezala John Ford izan zuen. 1933. urtean Maurice Walsh idazle irlandarrak Saturday Evening Post egunkarian argitaratutako kontakizun labur batean oinarritzen da. Filma hau Irlandako paisaia eta landen orlegia irudikatzen duen argazki oparoarengatik ospetsua da, bai eta John Wayne eta Victor McLaglen aktoreek trebezia handiz antzezten duten euren arteko borroka bikain bezain erdi-komikoa. Bi Oscar sari beregantu zituen: Zuzendari Onenarena eta Argazki Onenarena.

The Quiet Man
Jatorria
Argitaratze-data1952
IzenburuaThe Quiet Man
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoakomedia erromantikoa, film dramatikoa eta boxing film (en) Itzuli
Iraupena129 minutu
Koloreakoloretakoa
Deskribapena
OinarrituaThe Green Rushes (en) Itzuli
Honen parte daNational Film Registry (en) Itzuli
Grabazio lekua(k)Cong, Ashford gaztelua, Ballyglunin railway station (en) Itzuli, Clifden, Connemara, Thoor Ballylee, Galway eta Oughterard
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)John Ford
Gidoigilea(k)Richard Llewellyn
Frank S. Nugent
John Ford


Antzezlea(k)
John Wayne
Maureen O'Hara
Barry Fitzgerald
Victor McLaglen
Ward Bond
Mildred Natwick
Joseph O'Dea (en) Itzuli
Arthur Shields
Francis Ford
Jack MacGowran
Mae Marsh
Michael Wayne
Sean McClory
Eileen Crowe
May Craig (en) Itzuli
Charles B. Fitzsimons
James O'Hara (en) Itzuli
Eric Gorman (en) Itzuli
Kevin Lawless (en) Itzuli
Paddy O'Donnell (en) Itzuli
Ken Curtis
Colin Kenny (en) Itzuli
Harry Tenbrook (en) Itzuli
Frank O'Connor






[[Kategoria:Joseph O'Dea (en) Itzuli antzeztutako filmak]]







[[Kategoria:May Craig (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:James O'Hara (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Eric Gorman (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Kevin Lawless (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Paddy O'Donnell (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Colin Kenny (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Harry Tenbrook (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
EkoizleaMerian C. Cooper
John Ford

Konpainia ekoizleaArgosy Pictures (en) Itzuli
[[Kategoria:Argosy Pictures (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaJack Murray (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaVictor Young
Argazki-zuzendariaWinton Hoch
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaIrlandako Errepublika eta Innisfree
Historia
Jasotako sariak
National Board of Review Award for Best Film (en) Itzuli
National Board of Review: Top Ten Films (en) Itzuli
Academy Award for Best Cinematography, Color (en) Itzuli
25. Oscar Sariak

Zuzendari onenaren Oscar Saria
25. Oscar Sariak
Nominazioak

IMDB: tt0045061 Filmaffinity: 856214 Allocine: 1147 Rottentomatoes: m/quiet_man Mojo: quietman Allmovie: v39907 TCM: 24069 Metacritic: movie/the-quiet-man TV.com: movies/the-quiet-man Netlix: 885436Edit the value on Wikidata

Aldiz kritikari asko Fordi berezkoa ez zen Irlanda bukolikoa, topikoz betea eta idealizatua isladatu zuela leporatu ohi diote.

Sinopsia

Sean Thornton (John Wayne) irlandar-estatubatuarra "gizon lasai eta baketsua" omen da, baina inork gutxik daki iraganean boxeolari profesionala zela borrokaldi batean nahigabean bere aurkaria hil zuela.

Orain, Ameriketako Estatu Batuetako Pittsburgh hiritik bere Irlandako jaioterrira itzuli, bere familiaren baserria zena berreskuratu eta han bere azken egun arte patxadaz bizitzeko beste asmorik ez du.

Hasieratik Mary Kate Danaher O'Hara (Maureen O'Hara) ilegorri odolberoaz maitemindu eta harekin ezkonduko da, neska hau herriko jauntxo harroputz eta basatia den Will "Red" Danaher kankailuaren (Victor McLaglen) arreba da. Seanen adiskidea den Michaleen (Barry Fitzgerald) mozkorti hitzontziak irlandar usadio zaharren arabera bien arteko ezkontza moldatzen saiatuko da. Baina "Red" Danaherrek bere harropuzkerian garaiko Irlandan ohitura legezkoa zen bere arrebaren ezkontz-saria ezkonberriei emateari uko egiten dio.

Sean Thorton bertakoa ez denez eta ohiturak aintzakotzat hartzen ez dituenez gaia ahaztearen alde dago bakea egon dadin baina bere emazte berria den Mary Kate Danaherrek bere anaiarengandik eskubide osoz egokitu behar lekiokeen ezkontz-sariari uko egiteko asmo gutxi du eta bere senar Seanek helburu honen alde borrokatzeko erakusten duen gogoeza dela eta, bere senarra koldar hutsa dela pentsatzen du. Benetan ez dakiena zera da: Sean Thorton bere senar berriak etorkizun ezkutu bat duela, hau da, Ameriketan boxeo borrokaldi batean bere aurkaria nahigabean hil ostean traumatizatua gelditu zela. Herriko bi apaizek, bata Aita Lonergan (Ward Bond) katolikoak eta bestea Cyril "Snuffy" Playfair erreberendo protestanteak (Arthur Shields), gaztakan esku hartuko dute konponbide on bat bilatu nahian, horretarako beste zenbait herriko pertsonen laguntza izango dutelarik...

Pertsonaiak

  • John Wayne: Sean Thornton-en paperean. Estatu Batuetan umetatik bizi izan ondoren Irlandako bere jaioterrira itzuli berria den irlandar-amerikar boxeolari-ohia da. Iragan misteriotsu baten jabe da. Herritarrentzat "yankeea" da.
  • Maureen O'Hara: Mary Kate Danaher-en paperean. Danaher familiako neska ilegorri ezkongai eta izakera petralekoa. 'Red' Will Danaher arreba gaztea da.
  • Barry Fitzgerald: Michaleen Oge Flynn-en paperean. Herriko berriemaile, mozkorti, pikaro, bixia, ezkontzagin, hitzontzi, mihiluze, gurdilari, denetariko gizona, etab, etab... sakon-sakonean gizon honbera, jator eta zahartxo kutun bat da. Leprechaun pertsonai irlandar mitologikoaren antza handia du. Egia esan herri osoaren bihotz eta irudikapena da, filma osoarena ez esateagatik.
  • Victor McLaglen: Squire 'Red' Will Danaher. Danaher familiako burua eta herriko sasi-jauntxoa. Mutilzahar morrosko eta sendo hau harrosko galanta da, bere lurrak lantzen ez dituenean zaletasunik nagusiena herriko tabernan harropuzkeriak esatea du. Halere bere harropuzkeriek herritarren (eta ikusleen) barrea piztea besterik ez dute lortzen. Filma osoan Sean Thortonekin erabateko norgehiagoka mantenduko du eta amaieran bi pertsonaiek zinemako historian mitikoa den borrokaldi luze eta nekagarria izango dute.
  • Ward Bond: Aita Peter Lonergan paperean. Herriko izakera serio, prestu eta zuzeneko apaiz katolikoa da. Betiere herrian gertatzen diren liskar eta eztabaidetan bakea jartzen saiatzen da. Azken hau egiten ari ez denean herriko ibaian izokinak arrantzatzen ari ohi da lasai ederrean.
  • Mildred Natwick, Sarah Tillane alargun protestante eta herriko lurjabe aberatsaren paperean. Emakume seria eta kopeta ilunekoa da. Filmaren hasieran ikusiko dugun bezala 'Red' Will Danaher mutilzaharra eta bere modu zakarrak ez ditu batere atsegin baina egoera hau piskanaka-piskanaka aldatzen joango da...
  • Francis Ford, Dan Tobin-en paperean. IRAko ofizial-ohia. Britaniarren aurkako Irlandako Independentzia gudan parte hartu zuen, hau ostean herrian bizi da bake-bakean. Tabernazuloa atsegin du edo filmaren zati handiena han agertzen da behintzat.
  • Arthur Shields. Playfair Erreberendo protestantea. Gizon atsegina da oso eta bere emaztearekin batera bizi da. Boxeo zale amorratua da eta Sean Thortonen ezkutuko etorkizuna deskubrituko du. Nahiz eta erlijio protestantea eduki ederki asko moldatzen da Aita Peter Lonergan apaiz katolikoa eta gainontzeko herritarrekin. Zoritxarrez protestanteen kopuruak herrian nabarmen gainbehera egin du eta eskualdeko gotzainak bere parrokia uzteko agindua bidaltzen dio mezuz.
  • Eileen Crowe. Mrs. Elizabeth Playfair, erreberendo protestantearen emazte lasai eta atsegina.
  • Charles FitzSimons. Hugh Forbes-en paperean. Hau Dan Tobinen antzera IRAko ofiziala izan zenIndependentzia Guda garaian . Biak herriko tabernan egon ohi dira abesti irlandar nazionalistak abestuz eta herritarrekin solasean.
  • James Fitzsimons. Aita Paul-en paperean. Aita Peter Lonerganen apaiz laguntzaile gaztea da.

Oharra:

  • Bizitza arruntean Charles Fitzsimons eta James Fitzsimons aktoreak Maureen O'Hara' aktorearen anaia gazteak ziren. Filma honetan James Fitssimons James Lilburn aktore izenpean agertzen da, halere beranduago bere burua James O'Hara bezala ezagutuaraziko zuen. Barry Fitzgerald eta Arthur Shields aktoreak bizitza arruntean anaiak ziren, eta Francis Ford aktorea John Ford zuzendariaren anaia zaharrena zen.

Sariak

Filma honek zazpi Oscar sarietarako izendatu zuten (Film onenaren Oscar Saria barne) eta azkenean bi sari irabazi zituen. John Fordek bere laugarren eta azken Zuzendari onenaren Oscar Saria irabazi zuen. Bestalde Winton C. Hoch eta Archie Stoutek Argazkigintza onenaren Oscar Saria irabazi zuen. Victor McLaglen Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Sariaren izendapena jaso zuen.

Soinu banda

Filma honetako soinu banda irlandar doinu herrikoietan oinarritu zen, honako abesti hauek agertu zirelarik:

Bitxikeriak

  • Filma hau irlanderaz zeozer hitzegiten den Hollywoodeko gutxienetakoa da. Hain zuzen Mary Kate Danaher eta Aita Peter Lonerganek ibaian duten solasaldi laburrean, izan ere Maureen O´Hara irlandarra zen.
  • Republic Pictures zinema etxeak John Fordi ipini zizkion baldintzen arteko bat filma honek bi ordu baino gutxiago iraun zezala izan zen. Halere amaieran filmak 120 minutu ingurura luzatu zen, Wayne eta McLaglenen borrokaldi ospetsura arte. Azkenik Republiceko goi zuzendariek azkenean filma inongo mozketarik gabe estreinatu zedin onartu zuten.
  1. John Waynen hitzetan filma hau bere zinema ibilbide luzeko gustokoena zen.
  • Filmako Innisfree herri imajinarioaren izena irlandera eta ingelerazko hitz-joko bat da: "Innis" edo "Inis" irlanderaz "Uharte" esan nahi du eta "Free" ingeleraz berriz "Askatu", hortaz "Innisfree" euskaraz "Uharte Askea" izango litzateke. Hau da, irlandar nazionalismoak eta mundu osoko irlandar etorkinek irudikatzen duten Irlanda bukoliko eta amestua baina baita irreala ere. Filma berak hau isladatzen du denbora guztian.
  • Innisfree herria ez da benetan existitzen, izen hori Sligoko konderrian dagoen Lough Gill lakuko uharte baten izena da; "Castletown" herria berriz Antrimeko konderrian dago. Filma hau benetan Cong herrian filmatua dago, Mayoko konderrian. Kanpo filmaketak (zubia eta hasierako gurdiaren eszena) berriz konderri berdineko Connemara/Conamara eskualdean. Gaur egun nahiz Cong herrian nahiz Connemarako zenbait kokalekuetan filma hau filmatu zen lekuak seinalatuak dituzte.
  • Filmaren hastapenean, John Wayne eta Barry Fitzgerald gurdiz doa, baina bi plano igaro ostean ongi ikus liteke hauek estudio barnean filmatuta daudela eta ez kanpokaldean.
  • John Waynen pertsonaiak filmaren hasieran dioenez bera "Pittsburgh, Masachusets, AEB"-tik omen dator. Kontua da Pittsburgh hiria Pennsylvania estatuan dagoela.

Ikus gainera

Kanpo estekak


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.