The Producers (1968ko filma)
The Producers (euskaraz Ekoizleak) 1968ko Mel Brooks estatubatuar zinema zuzendari eta ekoizleak zuzendu eta ekoiztutako komedia musikal film bat da. Zero Mostel, Gene Wilder, Kenneth Mars eta Dick Shawn aktoreek antzeztu zuten.
The Producers (1968ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1967 |
Izenburua | The Producers |
Mugimendua | New Hollywooda |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film komikoa, LGBTeei buruzko filma eta musika-filma |
Iraupena | 88 minutu |
Kolorea | koloretakoa eta zuri-beltzekoa |
Deskribapena | |
Honen parte da | National Film Registry (en) |
Grabazio lekua(k) | New York |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Mel Brooks |
Gidoigilea(k) | Mel Brooks |
Antzezlea(k) | |
Zero Mostel (Max Bialystock (en) ) Gene Wilder (Leopold Bloom (en) ) Kenneth Mars Dick Shawn Estelle Winwood Renée Taylor Christopher Hewett (en) William Hickey (en) Andreas Voutsinas (en) Barney Martin (en) Lee Meredith Bill Macy (en) Frank Campanella Mel Brooks | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Sidney Glazier (en) |
Edizioa | Ralph Rosenblum (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | John Morris |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | New York |
Argumentu nagusia | entretenimendu industria, male bonding (en) , iruzurra, Adolf Hitler in popular culture (en) eta Nazis in fiction (en) |
Historia | |
Jasotako sariak | Writers Guild of America Award for Best Original Screenplay (en) Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria 41. Oscar Sariak |
Nominazioak | Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria 41. Oscar Sariak Gene Wilder Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria 41. Oscar Sariak Mel Brooks |
Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria (Mel Brooks) irabazi eta Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Sariaren (Gene Wilder) izendapena jaso zuen. Gizonezko bigarren aktore onenaren Urrezko Globo Saria - Komedia edo Musikalaren (Zero Mostel) eta Jatorrizko gidoi onenaren Urrezko Globo Sariaren (Mel Brooks) izendapenak ere jaso zituen.
2001ean Tizenburu berdineko Brodwayko musikala eta 2005ean izenburu berdineko egokitzapen filma izan zituen.
Argumentua
Bi iruzurgileek, Max Bialystock (Zero Mostel) sosik gabe gelditu den Broadwayko ekoizle ustelak eta Leopold "Leo" Bloom (Gene Wilder) kontulari lotsati eta konpultsiboak, Brodwayko inoizko porrot ekonomiko handiena burutuz aberasteko egitasmoa dute, horretarako euren musikala burutzeko atso batzuei sekulako dirutza eskatuko diete. Antzezlan musikala inoizko ekoizpen txarrena izateko asmoz, biei bururatzen zaizkien beharrezko osagaiak guztiak prestatuko dituzte: umore zeharo lotsagabe eta gustu txarrekoa, alemaniar ahoskera latzak, homosexual estereotipoak, protagonista naziak eta antzerkigintzari buruzko txiste txar ugari.
Bi lotsagabeek antzezlanaren erabateko porrota, berau burutzeko atsoen dirutza guztia bereganatzeko aitzaki bikaina izango dela aurreikusia dute.
Aktoreak
- Zero Mostel – Max Bialystock
- Gene Wilder – Leopold "Leo" Bloom
- Kenneth Mars – Franz Liebkind
- Dick Shawn – Lorenzo St. DuBois (L.S.D.)
- Lee Meredith – Ulla
- Estelle Winwood – "Hel Nazazu! Ukitu Nazazu!"
- Christopher Hewett – Roger De Bris
- Andreas Voutsinas – Carmen Ghia
- Renée Taylor – Eva Braun antzezten duen aktorea
- Barney Martin – Hermann Göring antzezten duen aktorea
- Madelyn Cates – Atezaina ("Ez naiz madam bat!")
- Bill Macy – Epaimahaiko burua
- William Hickey – Tabernako mozkorra
- Mel Brooks – "Springtime for Hitler" abestiko abeslaria (kameoa, ahotsa bakarrik)
Kanpo estekak
- The Producers filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- The Producers filmaren IMDbko fitxa irakurgai (Ingelesez)