The Princess Diaries (filma)
The Princess Diaries Garry Marshall zuzendari estatubatuarraren 2001eko filma da, Meg Caboten izen bereko eleberrian oinarritua[1]. 2001eko abuztuaren 3an estreinatu zen eta arrakasta handia izan zuen[2].
The Princess Diaries (filma) | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Argitaratze-data | 2001 | |||
Izenburua | The Princess Diaries | |||
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa | |||
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |||
Banatze bidea | theatrical release (en) eta eskatu ahalako bideo | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | komedia erromantikoa, komedia dramatikoa, teen film (en) eta haurrentzako filma | |||
Iraupena | 115 minutu | |||
Kolorea | koloretakoa | |||
Deskribapena | ||||
Oinarritua | The Princess Diaries (en) | |||
Grabazio lekua(k) | San Frantzisko, Los Angeles eta Kalifornia | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Garry Marshall | |||
Gidoigilea(k) | Gina Wendkos (en) | |||
Antzezlea(k) | ||||
Julie Andrews Hector Elizondo Heather Matarazzo Mandy Moore Caroline Goodall Patrick Flueger Sandra Oh Erik von Detten Joel McCrary Larry Miller (en) Nicholle Tom René Auberjonois Robert Coppola Schwartzman Anne Hathaway (Mia Thermopolis (en) ) Stanley Frazen Tracy Reiner Ethan Sandler Sean O'Bryan (en) John McGivern Kathy Garver Lauren Maltby Mark Thompson Robert Glaudini Brian Phelps Ned Brower Sandra Taylor Barry Ratcliffe (en) Sam Denoff Taylor Locke (en) Todd Lowe Bonnie Aarons | ||||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | Whitney Houston Debra Martin Chase (en) Mario Iscovich (en) | |||
Konpainia ekoizlea | Walt Disney Pictures Brownhouse Productions (en) | |||
Edizioa | Bruce Green | |||
Ekoizpen-diseinatzailea | Mayne Berke (en) | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | John Debney | |||
Argazki-zuzendaria | Karl Walter Lindenlaub | |||
Jantzi-diseinatzailea | Gary Jones | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | San Frantzisko eta Genovia (en) | |||
ikusi
| ||||
Historia | ||||
Gertaera nabarmenak | 2001eko uztailaren 29a estreinaldi — El Capitan Theatre (en) | |||
Nominazioak | Broadcast Film Critics Association Award for Best Family Film (en) MTV Movie Award for Best Breakthrough Female Performance (en) | |||
Bideoa | YouTube | |||
kronologia | ||||
|
Argumentua
Mia Thermopolis San Frantziskon bizi da amarekin eta Grove eskolan ikasten du. Jendaurrean hitz egiteko beldurra du, Josh Bryantekin maiteminduta dago, eta Lana Thomas ikaskideak jazartzen du askotan. Miaren lagun bakarrak Lilly eta Michael Moscovitz dira, eta azken hau berarekin maiteminduta dago, baina sentimenduak ezkutatzen ditu. Bat-batean, amonak Miari kontatzen dio Genovia europar erresuma txikiaren oinordeko bakarra dela, eta bilobari protokoloa irakastea erabakitzen du, egunen batean erreinua goberna dezan...
Aktoreak
- Anne Hathaway: Amelia (Mia) Thermopolis, Genoviako printzesa
- Julie Andrews: Clarisse Renaldi, Miaren amona, Genoviako erregina
- Hector Elizondo: Joe, Miaren gidaria
- Heather Matarazzo: Lilly Moscovitz, Miaren laguna
- Mandy Moore: Lana Thomas, Mia eta beste ikaskide batzuk jazartzen dituen neska
- Caroline Goodall: Helen Thermopolis, Miaren ama, artista
- Robert Schwartzman: Michael Moscovitz, Lillyren neba
- Erik Von Detten: Josh Bryant, Lanaren mutil-laguna
- Sean O'Bryan: Patrick O'Connell, Miaren irakaslea eta Helenen bikotekidea
- Sandra Oh: Geraldine Gupta, Miaren eskolako zuzendariordea
- Kathleen Marshall: Charlotte Kutaway, Clarisseren idazkaria
- Patrick Flueger: Jeremiah Hart, Mia eta Lillyren laguna
- Mindy Burbano: Anita Harbula, Miaren irakaslea
- René Auberjonois: Philippe Renaldi, Miaren aita zena (ahotsa)
- Larry Miller: Paolo Puttanesca, Miaren ile-apaintzailea
- Patrick Richwood: Robutusen jauna, Miaren bizilaguna, idazlea
- Willie Brown: bere burua
- Joel McCrary: Motaz lehen ministroa
- John McGivern: Bruce McIntosh
- Fat Louie: Miaren katua
Ekoizpena
The Princess Diaries 26 milioi dolarreko aurrekontuarekin filmatu zen[3] Walt Disney Studiosen (Burbank, Kalifornia)[4]. Caboten eleberria argitaratu baino hilabete lehenago hasi zen filmatzea[5].
Soinu-bandak BBMak, Aaron Carter, Backstreet Boys, Myra, Hanson eta B*Witched artisten ekarpenak ditu[6].
Sekuela
2004ko abuztuaren 11n, filmaren sekuela estreinatu zen, The Princess Diaries 2: Royal Engagement izenekoa. Lehen filma ez bezala, ez dago inolako liburutan oinarrituta.
Erreferentziak
- (Ingelesez) Altmann, Alana. «'The Princess Diaries' Is Coming To Netflix In July So You Can Channel Your Inner-Royal» Elite Daily 2018-06-19 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2018-06-30) (Noiz kontsultatua: 2024-01-19).
- (Ingelesez) Johnson, Rachel. «The Best Garry Marshall Movies, Ranked» Movieweb 2022-04-23 (Noiz kontsultatua: 2024-01-19).
- (Ingelesez) «Anne Hathaway evokes nostalgia as The Princess Diaries turns 15» Hindustan Times 2016-08-05 (Noiz kontsultatua: 2024-01-19).
- (Ingelesez) Brown, Lauren. «10 Things You Never Knew About The Princess Diaries» Glamour 2016-03-15 (Noiz kontsultatua: 2024-01-19).
- (Ingelesez) «Cabot, Meg 1967-(Meggin Cabot, Patricia Cabot, Jenny Carroll)» Encyclopedia.com 2018-06-11 (Noiz kontsultatua: 2024-01-19).
- (Ingelesez) Walsingham, Veronica. «Here Are The Real Reasons You Love 'The Princess Diaries' More Today Than Ever Before» Bustle 2018-07-18 (Noiz kontsultatua: 2024-01-19).