The Prestige (filma)
The Prestige (euskaraz Ospea) 2006ko Christopher Nolan estatubatuar zinema zuzendari eta ekoizlearen drama filma bat da. Christopher Priest eleberrigilearen izenburu berdineko The Prestige eleberrian oinarritua dago. Hugh Jackman, Christian Bale, Michael Caine, Scarlett Johansson, Rebecca Hall, Andy Serkis eta David Bowie aktoreek antzeztu zuten. Bitxikeria gisa, David Bowie musikari eta aktoreak Nikola Tesla asmatzaile ospetsuaren papera antzeztu zuen.
The Prestige (filma) | |
---|---|
David Julyanen filma | |
Egilea(k) | David Julyan |
Argitaratze-data | 2006 |
Izenburua | The Prestige |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua eta Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | misteriozko zinema, thrillerra, eleberri batean oinarritutako filma, fantasiazko filma eta film dramatikoa |
Iraupena | 125 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | The Prestige (en) |
Grabazio lekua(k) | Kalifornia, Los Angeles eta Colorado |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Christopher Nolan |
Gidoigilea(k) | Jonathan Nolan Christopher Nolan Christopher Priest |
Antzezlea(k) | |
Christian Bale Hugh Jackman Michael Caine Scarlett Johansson Rebecca Hall Piper Perabo David Bowie (Nikola Tesla) Andy Serkis Roger Rees Daniel Davis Jamie Harris Ricky Jay Ron Perkins Edward Hibbert William Morgan Sheppard Jim Piddock Christopher Neame Mark Ryan (en) Chao-Li Chi (en) Ezra Buzzington Kevin Will James Otis Sam Menning Jodi Bianca Wise (en) Enn Reitel (en) Dawn Upshaw (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Emma Thomas Christopher Nolan Aaron Ryder (en) |
Konpainia ekoizlea | Warner Bros. Touchstone Pictures Newmarket Films (en) Syncopy Inc. (en) Warner Bros. Pictures (en) |
Edizioa | Lee Smith (en) |
Ekoizpen-diseinatzailea | Nathan Crowley (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | David Julyan |
Argazki-zuzendaria | Wally Pfister |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Londres eta Colorado |
ikusi
| |
Argumentu nagusia | Mendekua |
Historia | |
Gertaera nabarmenak | 2006ko urriaren 17a estreinaldi — El Capitan Theatre (en) |
Nominazioak | Argazkigintza onenaren Oscar Saria 79. Oscar Sariak Wally Pfister Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria 79. Oscar Sariak Nathan Crowley (en) , Julie Ochipinti (en) |
Gaiari dagokionez, urte berdinean estreinatutako The Illusionist (Ilusionista) filmarekin antzekotasuna du.
Argumentua
1890eko hamarkada, Londres, jendeak magoak idolotzat zituen garaian, bi ilusionista gazteek ospea lortzeko helburua dute. Robert Angier (Hugh Jackman) sofistikatua, artista fina da, aldiz, Alfred Borden (Christian Bale) zakar eta garbizalea, genio sortzailea, baina jendaurrean bere magia ideia berriztatzaileak gauzatzeko ez du trebeziarik. Hasiera batean, bi gazteak adiskideak eta elkarren arteko miresmena dute. Halere, biek sortu eta burutu beharreko truku onenak hutsegitean, elkarren arteko etsai adiskidetuezinak bilakatuko dira: batak bestea nola edo hala gainditzen saiatuko da, bai eta hondamendira eramaten ere. Trukuz-truku, ikuskizunez-ikuskizun, bien arteko mugarik gabeko lehia latza gauzatuz joango da.
Aktoreak
- Hugh Jackman: Robert Angier, Gerald Root eta Lord Carldlow
- Christian Bale: Alfred Borden eta Bernard Fallon
- Michael Caine: Harry Cutter
- Scarlett Johansson: Olivia Wenscombe
- Piper Perabo: Julia McCullough
- Rebecca Hall: Sarah Borden
- David Bowie: Nikola Tesla
- Andy Serkis: Alley jauna
- Roger Rees: Owens
- Daniel Davis: Epailea
- William Morgan Sheppard: Merrit
- Edward Hibbert: Ackerman
- Jamie Harris: Sullen Warder
- Ron Perkins: Hoteleko zuzendaria
- Ricky Jay: «Milton Magoa»
- Samantha Mahurin: Jess
Kanpo estekak
- The Prestige filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)