The Pink Panther (1963ko filma)
The Pink Panther (euskaraz Pantera Arrosa) 1963ko Blake Edwards estatubatuar zinema zuzendariak eta gidoigileak zuzendu eta Maurice Richlin gidoigilearekin batera idatzi zuen komedia filma bat da. David Niven, Peter Sellers, Robert Wagner, Capucine eta Claudia Cardinale aktoreek antzeztu zuten.
The Pink Panther (1963ko filma) | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Argitaratze-data | 1963 | |||
Izenburua | The Pink Panther | |||
Jatorrizko hizkuntza | italiera alemana frantsesa ingelesa | |||
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |||
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | lapurreta filma eta film komikoa | |||
Iraupena | 113 minutu | |||
Kolorea | koloretakoa | |||
Telesaila | The Pink Panther (en) | |||
Deskribapena | ||||
Honen parte da | National Film Registry (en) | |||
Kokapena | ||||
Bilduma | Victoria and Albert Museum | |||
Grabazio lekua(k) | Suitza | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Blake Edwards | |||
Gidoigilea(k) | Maurice Richlin (en) Blake Edwards | |||
Antzezlea(k) | ||||
David Niven Peter Sellers (Inspector Clouseau (en) ) Robert Wagner Capucine (en) Claudia Cardinale Riccardo Billi Brenda De Banzie Colin Gordon (en) John Le Mesurier (en) William Conrad John Bartha Martin Miller (en) | ||||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | Martin Jurow (en) | |||
Konpainia ekoizlea | The Mirisch Company (en) United Artists | |||
Edizioa | Ralph E. Winters (en) | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | Henry Mancini | |||
Argazki-zuzendaria | Philip H. Lathrop | |||
Koreografoa | Hermes Pan | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Erroma, Hollywood, Paris eta Cortina d'Ampezzo | |||
Historia | ||||
Nominazioak | ||||
kronologia | ||||
|
Filmaren sarrerako tituluetan aski ospetsua den Pantera Arrosa marrazki bizidun pertsonaia agertzen da. Henry Mancinik filma honen soinu bandarako konposatu zuen soinua zinemaren historiako doinu ezagun eta ospetsuenetakoen artan dago, jendeak hau entzutea aski du berehala Pantera Arrosarekin lotzen duelarik.
Lortutako diru etekin eta arrakasta itzelaren ondorioz jarraipen eta berregokitzapen ugari izan zituen. Bestalde, hamaika urtez segidan telebistan aireratu zen The Pink Panther Show izeneko marrazki bizidun telesaila ere izan zuen.
Argumentua
Mamua izeneko harribitxi lapurrak barnean pantera baten irudia duen Pantera Arrosa izeneko harribitzi baliotsua ohostu nahi du.
Clouseau inspektorea (Peter Sellers), Europa osoko poliziarik baldarrenarn ospea duen frantziar poliziak, Mamuarn arrastoa jarraitu eta Italiara iritsiko da, bertan lapurrak bere hurrengo lapurreta burutuko duela uste da. Italian Clouaseau inspektorak Sir Charles Lytton (David Niven) ingeles playboy aberatsarekin topo egingo du, ondorioz Clouseauk Sir Charles Mamua dela usteko du.
Clouseauren emaztea eta Sir Charlesen maitalea den Simonek (Capucine) ingeles aberatsari ihes egiten lagundu eta Clouseau bera denen aurrean lapurra izango balitz bezala lagako dute.
Aktoreak
- David Niven: Sir Charles Lytton
- Peter Sellers: Jacques Clouseau inspektorea
- Robert Wagner: George Lytton
- Capucine: Simone Clouseau
- Claudia Cardinale (Gale Garnett, krediturik gabeko ahotsa): Dala printzesa
- Brenda De Banzie: Angela Dunning
- Colin Gordon: Tucker
- John Le Mesurier: Abokatu defendatzailea
- James Lanphier: Saloud
- Guy Thomajan: Artoff
- Michael Trubshawe: Felix Townes
- Riccardo Billi_ Aristotle Sarajos
- Meri Welles: Monica Fawn
- Martin Miller: Pierre Luigi
- Fran Jeffries: Ski Lodge singer
Jarraipenak
- A Shot in the Dark (1964)
- The Return of the Pink Panther (1975)
- The Pink Panther Strikes Again (1976)
- Revenge of the Pink Panther (1978)
- Trail of the Pink Panther (1982)
- Inspector Clouseau (1968)
- Curse of the Pink Panther (1983)
- Son of the Pink Panther (1993)
Berregokitzapenak
- The Pink Panther (2006)
- The Pink Panther 2 (2009)
Marrazki bizidunak
- The Pink Panther Show (1969–1980)
- Pink Panther and Sons (1984–1985)
- The Pink Panther (1993–1995)
- Pink Panther and Pals (2010)