The Pianist (2002ko filma)

The Pianist (euskaraz Piano-jolea) 2002ko Roman Polanski poloniar-frantziar zinema zuzendariaren filma da. Aktore nagusiak honako hauek izan ziren: Adrien Brody, Thomas Kretschmann, Frank Finlay, Maureen Lipman, Emilia Fox eta Michał Żebrowski. Władysław Szpilman idazle poloniar izen bereko eleberrian oinarrituta dago.

The Pianist (2002ko filma)
Jatorria
Argitaratze-data2002
IzenburuaThe Pianist
Jatorrizko hizkuntzaalemana
ingelesa
errusiera
frantsesa
Jatorrizko herrialdeaFrantzia, Alemania, Erresuma Batua eta Polonia
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoamusika-filma, film dramatikoa, Film biografikoa, zinema historikoa, gerra-filma eta liburu batean oinarritutako filma
Hizkuntzaingelesa
Iraupena148,7 minutu
Koloreakoloretakoa
Nori eskainiaWładysław Szpilman
Deskribapena
OinarrituaThe Pianist (en) Itzuli
Śmierć Miasta (en) Itzuli
Grabazio lekua(k)Varsovia
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Roman Polański
Gidoigilea(k)Ronald Harwood
Antzezlea(k)
Adrien Brody (Władysław Szpilman)
Thomas Kretschmann (Wilm Hosenfeld (en) Itzuli)
Frank Finlay
Emilia Fox
Udo Kroschwald (en) Itzuli
Maureen Lipman
Michał Żebrowski (en) Itzuli
Ed Stoppard
Popeck (en) Itzuli
Richard Ridings
Daniel Caltagirone (en) Itzuli
Ronan Vibert (Andrzej Bogucki (en) Itzuli)
Valentine Pelka (en) Itzuli
Zbigniew Zamachowski
Andrew Tiernan
Wanja Mues
Joachim Paul Assböck
Katarzyna Figura (en) Itzuli
Axel Prahl (en) Itzuli
Marian Dziędziel (en) Itzuli
Paweł Małaszyński (en) Itzuli
Andrzej Zielinski (en) Itzuli
Borys Szyc (en) Itzuli
Maja Ostaszewska (en) Itzuli
Andrzej Pieczyński (en) Itzuli
Cezary Kosiński (en) Itzuli
Andrzej Blumenfeld (en) Itzuli
Andrzej Szenajch (en) Itzuli
Lech Mackiewicz (en) Itzuli
Piotr Siejka (en) Itzuli
Paweł Burczyk (en) Itzuli
Thomas Lawinky (en) Itzuli
Peter Rappenglück (en) Itzuli
Frank Köbe
John Keogh
Zbigniew Waleryś
Nina Franoszek (en) Itzuli
Julia Rayner (en) Itzuli
Jessica Kate Meyer (en) Itzuli
Ruth Platt (en) Itzuli
Roy Smiles (en) Itzuli




[[Kategoria:Udo Kroschwald (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Michał Żebrowski (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Popeck (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Daniel Caltagirone (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Valentine Pelka (en) Itzuli antzeztutako filmak]]




[[Kategoria:Katarzyna Figura (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Axel Prahl (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Marian Dziędziel (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Paweł Małaszyński (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Andrzej Zielinski (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Borys Szyc (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Maja Ostaszewska (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Andrzej Pieczyński (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Cezary Kosiński (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Andrzej Blumenfeld (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Andrzej Szenajch (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Lech Mackiewicz (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Piotr Siejka (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Paweł Burczyk (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Thomas Lawinky (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Peter Rappenglück (en) Itzuli antzeztutako filmak]]



[[Kategoria:Nina Franoszek (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Julia Rayner (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Jessica Kate Meyer (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Ruth Platt (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Roy Smiles (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
EkoizleaRoman Polański
Alain Sarde
Robert Benmussa (en) Itzuli


[[Kategoria:Robert Benmussa (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizleaStudioCanal (en) Itzuli
Canal+
Babelsberg Studio (en) Itzuli
RP Productions (en) Itzuli
Heritage Film (en) Itzuli
Runteam Productions (en) Itzuli
[[Kategoria:StudioCanal (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]

[[Kategoria:Babelsberg Studio (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
[[Kategoria:RP Productions (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
[[Kategoria:Heritage Film (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
[[Kategoria:Runteam Productions (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaHervé de Luze
Ekoizpen-diseinatzaileaAllan Starski (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaWojciech Kilar (en) Itzuli
Argazki-zuzendariaPaweł Edelman (en) Itzuli
Jantzi-diseinatzaileaAnna B. Sheppard (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaVarsovia eta Varsoviako ghettoa
Argumentu nagusiaHolokaustoa, Władysław Szpilmana eta survival (en) Itzuli
Historia
Jasotako sariak
National Board of Review: Top Ten Films (en) Itzuli
Urrezko Palma
Europako argazki zuzendari onenaren Saria
15th European Film Awards (en) Itzuli

BAFTA Award for Best Film (en) Itzuli
56th British Academy Film Awards (en) Itzuli

BAFTA Award for Best Direction (en) Itzuli
56th British Academy Film Awards (en) Itzuli

Zuzendari onenaren Oscar Saria
75. Oscar Sariak

Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria
75. Oscar Sariak

Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria
75. Oscar Sariak
Nominazioak

thepianistmovie.com
IMDB: tt0253474 Filmaffinity: 112475 Allocine: 28359 Rottentomatoes: m/pianist Mojo: pianist Allmovie: v264212 TCM: 439857 Metacritic: movie/the-pianist TV.com: movies/the-pianist-2007 Netlix: 60025061Edit the value on Wikidata

Filmak 3 Oscar Sari irabazi zituen: Zuzendari onenaren Oscar Saria (Roman Polanski), Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria (Ronald Harwood) eta Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Adrien Brody). Gainera, Film onenaren Oscar Sarirako izendatua izan zen. Bestalde, sari hauek ere irabazi zituen: 2002ko Canneseko Zinemaldiko Urrezko Palma, Filma Onena eta Zuzendari Onenaren BAFTA Sariak eta 2003ko zazpi César Sari irabazi zituen, tartean filma onena, zuzendari onena eta aktore onena (Adrian Brody).

Argumentua

Władysław Szpilman (Adrien Brody) Varsoviako irratian lan egiten duen jatorri juduko piano-jotzailea da, 1939ko irailaren 1an jazotako Bigarren Mundu Gerraren hasierarekin inbasioarekin eguneroko bizimodua erabat zapuzten zaiolarik. Pianojoleak lan egiten duen irrati katearen egoitza bonbardaketa baten ondorioz suntsituta gelditu ostean, Szpilman bere etxera iritsi eta Erresuma Batua eta Frantziak Hirugarren Reichari gerra aldarrika diotela ohartzen da. Gerra laster amaituko delako ustez, bera eta familia azken albistearekin poztu eta afari bikain bat ospatzen dute.

Bi urte ondoren, Poloniako juduen bizimodu baldintzak azkar kaskartu dira, euren eskubideak murriztuta delgituz: familia bakoitzeko diru kopurua mugatua dute, juduak direla jakitanarazteko Daviden Izarra daramaten besokoak eramatera derrigortuak daude, eta 1940. urte amaiera aldera Varsoviako Ghetoan barneratu dituzte. Han gosea, jazarpenak eta zapalkuntzari aurre egin beharko diote, gainera bertan heriotza eta torturak nagusi dira. Denbora baten ondoren, juduak elkartu eta Treblinkako kontzentrazio-esparruan sartuko dituzte. Azken unean, judu ghettoko polizia eta familiako antzinako adiskidea den Ithzak Heller poliziak Szpilman salbatu eginen du. Szpilman bere familia eta pertsona maiteetatik banatua egon arren, bizirautea lortuko du, lehenbizi ghettoan alemaniar eraikuntza unitateetako esklabo gisa eta ondoren ghetoaren kanpoaldean biziraunez, juduak ez izan eta oraindik oroimenean duten adiskide batzuen laguntzan fidatuz, horien artean Janina abeslaria, Andrezj aktorea, Janina senarra eta Erresistentziako kide, Marek Erresistentziako kidea, Dorota piano-jolearen zaletua eta bere senarra den Michal, eta Atek Szalas, Varsovia irratiko teknikari-ohia eta Erresistentziako kidea.

Szpilman ezkutuan mantentzen da, nazien gehiegikeriak ikusiz: jipoiak, suteak eta hilketa indiskriminatuak. Era berean, 1943ko Varsoviako Ghettoko Altxamendua ere ikusten du. Denbora gutxian, alemaniar gudarostea ghettoan indarrez sartu eta oraindik bizirik zeuden matxinatu guztiak hiltzen dituelarik.

Urte bat iragan ondoren, Varsoviako bizimodua oraindik gehiago gogortu da. Poloniar erresistentziak alemaniar okupazioaren aurkako beste Varsoviako Altxamendu bat antolatu du, berriz ere porrot eginez. Ondorioz, hiria ia biztanlerik gabe gelditzen da, Szpilman gaixotasun eta gosearen ondorioz hiltzear dago.

Bonbardaketek suntsitutako etxebizitzen hondakinen artean elikagaien bila eta naziengandik ihes ibili ostean, Szpilmanek kontserbako Ogorki piper pote bat topatu du, baina hura irekitzeko ez du ezer ez. Bilaketarekin jarraitu ondoren, tximinia baten aldamenean hainbat lanabes topatu eta potea irekitzen saiatuko da, baina orduan alemaniar ofizial bat so egiten ari zaiola jabetuko da, Wilm Hosenfeld kapitaina, berehala Szpilman judua dela ohartuko delarik. Gerra aurretik Szpilman pianojolea zela jakitean, Hosenfeldek piano baten aurrean jarri eta abesti bat jotzeko eskatuko dio. Une hartan Szpilman ohar batek Chopin konposatzailearen musika-lan bat joko du (Op. 23 sol minorrean musika-lanaren sarrera), Hosenfeldek piano-joleaz gupidatu eta era berean tokata hura hain modu bikainean jo izanaz txunditu ondoren, alemaniar ofizialak ez du judu piano-jolea salatuko, aldiz eraikinaren teilatupean gorde, eta jana eta poto-irekigailu bat ekarriko dizkio.

Aste batzuk ondoren, Armada Gorriaren aurrerapenaren ondorioz alemaniarrak atzera egin beharko dute. Eremua laga aurretik, Hosenfeld ofiziala Szpilman piano-jotzailearengana joan, jaka bat eman eta poloniar irratian entzunen diola hitzematen dio. Poloniar eta sobietar gudarosteak hirian agertzean jaka hura Szpilmanentzat arriskutsua bilakatzen da, alemaniar ofizial batekin nahastu, tirokatu eta segika ibili ondoren bera piano-jolea sartu den eraikinean granada bat botako baitute. Azkenean piano-jotzaileak poloniarra dela eta jaka hotzaren aurka besterik ez daramala konbentzituz, tiroketa geldiaraztea lortu du.

Piano-jotzailea aske geratutakoan, Hosenfeld kapitaina eta beste alemaniarrak atzeman dituzte. Hosenfeld preso dagoela, judu bati hura aska dezaten Szpilmanekin harremanetan jartzeko eskatu dio, jada Szpilman egunerokotasunera itzuli eta Varsoviako irratian piano joz dabil, baina alemaniar presoak dauden lekura beranduegi iritsi da, gerra preso guztiak leku ezezagun batera eraman baitituzte.

Filmaren azken eszenan, Szpilman garaile, Vasoviako entzulegoaren aurrean Chopinen musikalan bat jo du (Poloniar Dizdiratsua, op. 22 Mi maiorren). Azken kredituen aurretik, Szpilman piano-jotzailea 2000. urtean zendu zela berri ematen da, aldiz Hosenfeld ofiziala 1952an sobietar kontzentrazio-eremu batean hil zen.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.