The Ox-Bow Incident

The Ox-Bow Incident (euskaraz Ox-Bow Gertakaria) 1943ko William A. Wellman estatubatuar zinema zuzendariaren western filma bat da. 1940ko Walter Van Tilburg Clark idazlearen The Ox-Bow Incident eleberrian oinarritua dago. Henry Fonda, Dana Andrews eta Mary Beth Hughes aktoreek antzeztu zuten.

The Ox-Bow Incident
Jatorria
Argitaratze-data1943
IzenburuaThe Ox-Bow Incident
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoaWesterna, film dramatikoa eta lan literario batean oinarritutako filma
Iraupena77 minutu
Koloreazuri-beltzekoa
Egile-eskubideakcopyrightduna
Deskribapena
OinarrituaThe Ox-Bow Incident (en) Itzuli
Honen parte daNational Film Registry (en) Itzuli
Grabazio lekua(k)Lone Pine (Kalifornia) eta Iverson Ranch (en) Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)William A. Wellman
James Tinling (en) Itzuli

[[Kategoria:James Tinling (en) Itzuli zuzendutako filmak]]
Gidoigilea(k)Lamar Trotti (en) Itzuli
[[Kategoria:Lamar Trotti (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Henry Fonda
Dana Andrews
Anthony Quinn
Harry Morgan
Jane Darwell
Harry Davenport
Marc Lawrence
Paul Hurst
Mary Beth Hughes
Frank Conroy
Victor Kilian
Chrispin Martin (en) Itzuli
Margaret Hamilton
Francis Ford
George Meeker (en) Itzuli
Willard Robertson
William Eythe (en) Itzuli
Leigh Whipper (en) Itzuli











[[Kategoria:Chrispin Martin (en) Itzuli antzeztutako filmak]]


[[Kategoria:George Meeker (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:William Eythe (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Leigh Whipper (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
EkoizleaLamar Trotti (en) Itzuli
[[Kategoria:Lamar Trotti (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizlea20th Century Fox
Ekoizle eragileaWilliam Goetz (en) Itzuli
EdizioaAllen McNeil (en) Itzuli
Ekoizpen-diseinatzaileaJames Basevi (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaCyril J. Mockridge
Argazki-zuzendariaArthur Charles Miller
Jantzi-diseinatzaileaEarl Luick (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaNevada
Argumentu nagusiaLintxamendua, konszientzia, false accusation (en) Itzuli, injustizia eta jendetza
Historia
Jasotako sariak
National Board of Review: Top Ten Films (en) Itzuli
National Board of Review Award for Best Film (en) Itzuli
Nominazioak

IMDB: tt0036244 Filmaffinity: 138434 Allocine: 3947 Rottentomatoes: m/oxbow_incident Allmovie: v36976 TCM: 434290 TV.com: movies/the-ox-bow-incident Netlix: 60011286Edit the value on Wikidata

Western generoko historiaren filma pretigiotsuenetakoa da, genero hau aitzakitzat hartuz ohikoak diren gaiaz haratago joan eta gaur egundo gai moralak ukitzen baiditu. Garai hartan Mendebalde Urrunan maiz jazo ziren lintxamendu edo jipoitze eta urkatzearen aurkako aldarria da, eta bereziki jendearen intolerantzia eta aurreiritzien aurkakoa.

Urte hartako Film onenaren Oscar Sariaren izendapena jaso zuen, Casablanca filmak irabazi zuelarik.

Argumentua

1885. urtea, Nevada. Gil Carter (Henry Fonda) izeneko gizona bere iraganeko neskalagunaren bila Mendebalde Urruneko herri batera iritsi berri da, baina neskalaguna zena ospe txarreko emakumea da. Gilekin batera Art (Harry Morgan) adiskidea dator. Bertako arrantxero baten ezusteko hilketak herritarren haserrea piztu du, eta une hartan sheriffa ez dagoenez, mendekua bere eskuz hartu nahi duen herritar talde bat sortuko da, talde horren barnean Gil eta Art egondo direlarik. Susmagarri gisa hiru gizon atzemango dituzte: Donald Martin (Dana Andrews) gizon gazte ikasia, Juan Martínez mexikarra (Anthony Quinn) eta Alva Hardwicke agurea (Francis Ford, John Ford zuzendariaren anaia). Herritarrak guztiz amorraturik daudenez, urkatzea erabakiko dute, bozketan gutxi batzuk aurka agertuko dira, tartean Gil eta Art, baina gehienak alde agertzen direnez, inongo epaiketarik gabe urkatu egingo dituzte.

Urkaketaren ondoren, sheriffa (Willard Robertson) herrira itzuli eta herritar txundituei arrantxeroa bizirik dagoela eta hura tirokatu zuten gizona atxilotu dutela esango die. Ondoren, Martinek bere exekuzioaren zain zegoela emazteari idatzitako gutuna irakurriko dute, bertan errugabea zela aipatzen delarik... herritarrek egin berri duten astakeriaz jabetzen direlarik...

Aktoreak

  • Henry Fonda: Gil Carter
  • Dana Andrews: Donald Martin
  • Mary Beth Hughes: Rose Mapen / Rose Swanson
  • Anthony Quinn: Juan Martínez / Francisco Morez
  • William Eythe: Gerald Tetley
  • Harry Morgan: Art Croft
  • Jane Darwell: Jenny Grier
  • Matt Briggs: Daniel Tyler epailea
  • Harry Davenport: Arthur Davies
  • Frank Conroy: Tetley maiorra
  • Marc Lawrence: Jeff Farnley
  • Paul Hurst: Monty Smith
  • Victor Kilian: Darby
  • Chris-Pin Martin: Poncho
  • Willard Robertson: Sheriffs
  • Leigh Whipper: Sparks (krediturik gabe)
  • Margaret Hamilton: etxekoandrea (krediturik gabe)
  • Billy Benedict: gizon gaztea
  • Dick Rich: Butch Mapes aguazila
  • George Meeker as Mr. Swanson
  • Francis Ford: Alva Hardwicke

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.