The Omen
The Omen (euskaraz Iragarpena) 1976ko Richard Donner estatubatuar zinema zuzendariaren beldurrezko filma bat da. Bertan, Gregory Peck, Lee Remick, David Warner eta Billie Whitelaw aktoreek anteztu zuten.
The Omen | |
---|---|
Jerrald Goldsmithen filma | |
Egilea(k) | Jerrald Goldsmith |
Argitaratze-data | 1976 |
Izenburua | The Omen |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak eta Erresuma Batua |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | beldurrezko zinema, misteriozko zinema, thrillerra eta Satanic film (en) |
Iraupena | 106 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Telesaila | The Omen (en) |
Grabazio lekua(k) | Chicago eta Windsor Safari Park (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Richard Donner |
Gidoigilea(k) | David Seltzer |
Antzezlea(k) | |
Gregory Peck (Robert Thorn (en) ) Lee Remick David Warner Billie Whitelaw (Mrs. Baylock (en) ) Harvey Spencer Stephens (en) (Damien Thorn (en) ) Patrick Troughton Robert Rietti (en) Nicholas Campbell Leo McKern Martin Benson John Stride Freda Dowie (en) Tommy Duggan (en) Harvey Bernhard Bruce Boa (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Harvey Bernhard |
Konpainia ekoizlea | 20th Century Fox |
Edizioa | Stuart Baird |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Jerrald Goldsmith |
Argazki-zuzendaria | Gilbert Taylor |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Londres, Erroma, Jezreel, Ameriketako Estatu Batuak, Frosinone eta Cerveteri |
ikusi
| |
Argumentu nagusia | Naturaz gaindiko fenomenoa, Antikristoa, parenthood (en) , Fatuma, parent–child relationship (en) , Adopzioa, Satanismoa, katolizismoa, Satana eta erailketa |
Historia | |
Jasotako sariak | Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria 49. Oscar Sariak |
Nominazioak | |
Bideoa | YouTube |
Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria irabazteaz gain, Jerry Goldsmith musikagileak konposatu eta film sail honetako ikur den Ave Satani doinu beldurgarriak Jatorrizko abesti onenaren Oscar Sariaren izendapena ere jaso zuen.
Ondoren, hiru jarraipen eta egokitzapen bat izan ditu: Damien: Omen II (1978), Omen III: The Final Conflict (1984), Omen IV: The Awakening (1991) eta The Omen (2006). Bai eta Damien (2016) telesaila ere.
Argumentua
Kathy Thornek (Lee Remick) hildako haurtxo bat erditzen duenean, haren senarra Robertek (Gregory Peck) emazteari egia ezkutatu eta hark jakin gabe haien hildako haurra haur umezurtz ezezagun batengatik ordezkatuko du. Adin helduko senar-emazteak semetxo baten gurasoak izateaz pozaren-pozez daude, horregatik haurraren jatorri satanikoaz ez jakitun izango dira.
Thorntarrentzat amesgaiztoa haurraren 5. urtebetetzean hasiko da, ustekabean umezainak (Freda Dowie) itxuraz inolako azalpenik gabe bere buruaz beste egiten duenean, hortaz, bikoteak umezain berri bat (Holly Palance) kontratatuko du. Aita Brennan apaizak (Patrick Troughton) Roberti etxean daukan arriskuaz ohartaraztuko dio, baina apaiza ezustean istripu bitxi eta beldurgarri batean hilko da. Robert haien inguruan jazotako heriotz misteriotsu kopuru handiaren ondorioz, azkenean Antikristoa adoptatu duela ohartaraziko da, eta iragarpen izugarria bete ez dadin bere semeordea hil beharko duela ere jabetuko da.
Aktoreak
- Gregory Peck: Robert Thorn
- Lee Remick: Katherine Thorn
- David Warner: Keith Jennings
- Billie Whitelaw: Baylock andrea
- Harvey Spencer Stephens: Damien Thorn
- Patrick Troughton: Aita Brennan
- Martin Benson: Aita Spiletto
- Leo McKern: Carl Bugenhagen
- Robert Rietti: Fraidea
- Tommy Duggan: Apaiza
- John Stride: Psikiatra
- Anthony Nicholls: Becker doktorea
- Holly Palance: Umezaina
- Roy Boyd: Erreportaria
- Freda Dowie: Erizaina
- Sheila Raynor: Horton andrea
- Robert MacLeod: Horton
- Bruce Boa: Thornen laguntzailea
Soinu Banda
Filmaren soinu banda Jerry Goldsmith musikagileak konposatu zuen, bertako doinu beldurgarri eta ezagunena Ave Satani abestia delarik. Soinu banda osoa honako doinuek osatu zuten:
- "Ave Satani" – 2:32
- "New Ambassador" – 2:33
- "Killer's Storm" – 2:51
- "Sad Message" – 1:42
- "Demise of Mrs. Baylock" – 2:52
- "Don't Let Him" – 2:48
- "Piper Dreams" – 2:39
- "Fall" – 3:42
- "Safari Park" – 2:04
- "Dog's Attack" – 5:50
- "Homecoming" – 2:43
- "Altar" – 2:00
Kanpo estekak
- The Omen filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- The Omen filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)