The Odd Couple (filma)
The Odd Couple (euskaraz Bikote Xelebrea) 1968ko Gene Saks estatubatuar zinema zuzendariaren komedia filma bat da. Neil Simon antzerkigileak idatzitako izenburu berdineko The Odd Couple antzezlanean oinarritua dago. Bertan, Jack Lemmon, Walter Matthau, John Fiedler eta Herb Edelman aktoreek antzeztu zuten.
The Odd Couple (filma) | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Argitaratze-data | 1968 | |||
Izenburua | The Odd Couple | |||
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa | |||
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |||
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | film komikoa eta Buddy filma | |||
Iraupena | 101 minutu | |||
Kolorea | koloretakoa | |||
Deskribapena | ||||
Oinarritua | The Odd Couple (en) ![]() | |||
Grabazio lekua(k) | Hotel Flanders (en) ![]() | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Gene Saks | |||
Gidoigilea(k) | Neil Simon | |||
Antzezlea(k) | ||||
Jack Lemmon Walter Matthau John Fiedler Herb Edelman Monica Evans Carole Shelley Larry Haines Iris Adrian Billie Bird Ted Beniades Willie Aames | ||||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | Howard W. Koch (en) ![]() | |||
Konpainia ekoizlea | Paramount Pictures | |||
Edizioa | Frank Bracht | |||
Ekoizpen-diseinatzailea | Hal Pereira (en) ![]() | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | Neal Hefti (en) ![]() | |||
Argazki-zuzendaria | Robert B. Hauser | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | New York | |||
Argumentu nagusia | coliving (en) ![]() | |||
Historia | ||||
Nominazioak | Muntatze onenaren Oscar Saria 41. Oscar Sariak Frank Bracht Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria 41. Oscar Sariak Neil Simon | |||
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | ||||
kronologia | ||||
|
Filmak 2 Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen, nahiz eta bakar bat bera ere irabazi ez izan: Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria (Neil Simon) eta Muntatze onenaren Oscar Saria (Frank Bracht).
Neal Heftik filma honetarako jazz musikan oinarritutako soinu banda konposatu zuen, filmaren hasierako doinua zinemaren historiako doinu ospetsuenetakoa bilakatu zelarik, bai eta filma honetako ikur. 1998an The Odd Couple II jarraipena estreinatu zen, jatorrizko filma honetako Jack Lemmon eta Walter Matthau aktoreek antzeztu zutelarik.
Argumentua
New York hiria. Felix Ungar (Jack Lemmon) bere emazteak utzi berria duen garbitasuna eta ordenarekin obesionatutako hipokondriakoa da, Manhattango Times Squaretik hurbil dagoen hotel batean ostatu hartu eta etsipenak jota lehiotik jauzi eginez bere buruaz beste egiten saituako da, baina alferrik, lehioa irekitzea lortu ez eta bizkarrean kolpe galanta jasotzea besterik ez baitu lortzen. Hainbat saikeretan kale egin ondoren, bere adiskidea eta dibortziatutako kirol kazetaria den Oscar Madison-en (Walter Matthau) etxera iritsiko da, hain justu Oscar bere lagunekin batera poker partida bat jokatzen ari den unean. Etorri berri zaion adiskidea lasaitzea lortzean, Oscarek Felixi etxean denboraldi batez bizitzen jartzea proposatuko dio.
Baina bi etxekideak gaua eta eguna bezalako izaera guztiz aurkakoak dituzte eta laister bien arteko hika-mikek etxe hartako egoera nahiz elkarbizitza desatsegina bilakatuko dute. Felixek bere uste on guztiaz Oscarren etxea txukuntzen hasiko da, haren ustez Oscarren bizitza "aldrebesean" ere ordena ezartzeko asmoa duelarik. Baina Felixen garbitasunarekiko obsesioak Oscar urduri jartzen du, gainera Felixek bi adiskideek Gwendolyn eta Cecily Fink arrebekin neskatan egiteko aukera paregabea den festatxo pribatu bat zapuzten duenean egoera erabat kaskartuko da.
Hortik aurrera Oscarek Felixi ez dio hitzik zuzenduko eta nahi duen oro egingo du. Baina, Felixek etxetik aldegitean, Oscar bere izaera erretxinaz damutu eta haren bila irtengo da.
Aktoreak
- Jack Lemmon: Felix Ungar
- Walter Matthau: Oscar Madison
- John Fiedler: Vinnie
- Herb Edelman: Murray
- David Sheiner: Roy
- Larry Haines: Speed
- Monica Evans: Cecily Pigeon
- Carole Shelley: Gwendolyn Pigeon