The Ninth Gate
The Ninth Gate (euskaraz Bederatzigarren Atea) 1999ko Roman Polanski poloniar-frantses zinema zuzendariaren misterio eta suspense filma bat da. Arturo Pérez-Reverte espainiar idazlearen The Club Dumas eleberrian oinarritua dago, filma honetako gidoigileetako bat Enrique Urbizu euskal herritarra izan zelarik. Bertan, Johnny Depp, Lena Olin, Frank Langella, James Russo, Jack Taylor eta Emmanuelle Seigner aktoreek antzeztu zuten.
The Ninth Gate | |
---|---|
Wojciech Kilar (en) filma | |
Egilea(k) | Wojciech Kilar (en) |
Argitaratze-data | 1999 |
Izenburua | The Ninth Gate |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa gaztelania frantsesa latina portugesa |
Jatorrizko herrialdea | Frantzia, Ameriketako Estatu Batuak, Espainia eta Portugal |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | misteriozko zinema, psychological thriller (en) , thrillerra, eleberri batean oinarritutako filma, beldurrezko zinema eta fantasiazko filma |
Iraupena | 128 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | The Club Dumas (en) |
Grabazio lekua(k) | Paris, Portugal, New York, Espainia, Château de Ferrières (en) eta Château de Puivert (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Roman Polański |
Gidoigilea(k) | Enrique Urbizu Roman Polański John Brownjohn (en) |
Antzezlea(k) | |
Johnny Depp Lena Olin Frank Langella Emmanuelle Seigner James Russo Jack Taylor Barbara Jefford Allen Garfield Jacques Dacqmine Joe Sheridan (en) Rebecca Pauly (en) Catherine Benguigui (en) Jacques Collard (en) Roman Polański Willy Holt (en) Emmanuel Booz | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Roman Polański |
Konpainia ekoizlea | Canal+ |
Edizioa | Hervé de Luze |
Ekoizpen-diseinatzailea | Dean Tavoularis (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Wojciech Kilar (en) |
Argazki-zuzendaria | Darius Khondji |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Paris, New York, Toledo eta Portugal |
Argumentu nagusia | Okultismoa, Bibliofilia eta Obsesioa |
1999ko abuztuaren 25ean Donostiako Zinemaldian estreinatu zen.
Argumentua
Dean Corso (Johnny Depp) eskrupulu gutxi, odol hotza eta kultura handiko liburuzale bat da. Gainera, liburu bitxiak topatzeko bere lanbidean zorrotz eta fin lan egin ohi du. Bere ospeari esker, Boris Balkan (Frank Langella) deabruzko liburu bildumalariak oso arriskutsua den misio baten ardura emango dio: "Itzaletako Erresumaren Bederatzi Ateak" izenburuko deabruzko inbokazio liburuaren azken bi aleak topatzea, baina Corsoren liburuak topatzeko trebezia mugagabea da. New Yorketik Toledora eta Parisetik Sintrara bidaiatuz, Corso arrisku, tentazio, ezusteko izugarriak, bortizkeria eta bapateko heriotzez beteriko labirinto batean barneratuko da.
Aktoreak
- Johnny Depp: Dean Corso
- Lena Olin: Liana Telfer
- Frank Langella: Boris Balkan
- Emmanuelle Seigner: Neska
- James Russo: Bernie
- Jack Taylor: Victor Fargas
- José López Rodero: Pablo eta Pedro Ceniza/1. eta 2. langileak
- Allen Garfield: Witkin
- Barbara Jefford: Frida Kessler baronesa
- Willy Holt: Andrew Telfer
- Tony Amoni: Lianaren bizkartzaina
- Maria Ducceshi: idazkaria