The Night of the Iguana (filma)
The Night of the Iguana (euskaraz Iguanaren Gaua) 1964ko John Huston estatubatuar zinema zuzendariaren drama filma bat da. Tennessee Williams idazle eta antzerkigilearen izenburu berdineko The Night of the Iguana antzezlanean oinarritua dago. Bertan, Richard Burton, Ava Gardner, Deborah Kerr eta Sue Lyon aktoreek antzeztu zuten.
The Night of the Iguana (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1964 |
Izenburua | The Night of the Iguana eta Fanget i natten |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa eta LGBTeei buruzko filma |
Iraupena | 125 minutu |
Kolorea | koloretakoa eta zuri-beltzekoa |
Grabazio lekua(k) | Puerto Vallarta (udalerria) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | John Huston |
Gidoigilea(k) | Anthony Veiller John Huston Tennessee Williams |
Antzezlea(k) | |
Richard Burton Ava Gardner Deborah Kerr Sue Lyon Grayson Hall Cyril Delevanti Emilio Fernández Skip Ward | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | John Huston Ray Stark (en) |
Konpainia ekoizlea | Metro-Goldwyn-Mayer |
Edizioa | Ralph Kemplen |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Benjamin Frankel (en) |
Argazki-zuzendaria | Gabriel Figueroa (en) |
Jantzi-diseinatzailea | Dorothy Jeakins |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Mexiko |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Nominazioak | Taldeko emakumezko aktore onenaren Oscar Saria 37. Oscar Sariak Grayson Hall Academy Award for Best Costume Design, Black-and-White (en) 37. Oscar Sariak Dorothy Jeakins Academy Award for Best Cinematography, Black-and-White (en) 37. Oscar Sariak Gabriel Figueroa (en) Academy Award for Best Art Direction, Black and White (en) 37. Oscar Sariak Stephen B. Grimes (en) |
Filmak garai hartako hedabide eta kazetarien harreta asko erakarri zuen, Elizabeth Taylor eta Richard Burton bikotearen albisteak jasotzeko asmoz haien atzetik filmaketa lekuetan etengabe jarraika baizebiltzan.
1963. urtean Mexikoko Puerto Vallarta hiria eta inguruetan filmatu zen (Mismaloya hondartza).
Lau Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen, azkenean bat bakarra irabaziz, Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria (zuri beltzeko kategoria, Dorothy Jeakins). Ava Gardner aktoreak ere Emakumezko aktore onenaren Urrezko Globo Saria eta BAFTA Sariaren izendapenak jaso zituen.
Argumentua
T. Lawrence Shannon (Richard Burton) erreberendo protestanteak krisialdia izan eta bere elizatik kaleratua izan da, ondorioz eta lasaitasun bila Mexikora joan eta turismo gidari gisa estatubatuar emakumezko helduez osatutako taldeei hitzaldiak emanez lan egingo du. Talde horietako batetako neska gazte batek (Sue Lyon) Lawrence erakartzen saiatuko da, jokaera horrek gainontzeko emakukemeen neskarenganako ezinikusia piztuko duelarik. Azkenik, emakume taldea Lawrencen laguna den emakume batek (Ava Gardner) daraman ostatu batera iritsiko da.
Aktoreak
- Richard Burton: T. Lawrence Shannon erreberendoa
- Ava Gardner: Maxine Faulk
- Deborah Kerr: Hannah Jelkes
- Sue Lyon: Charlotte Goodall
- James Ward: Hank Prosner
- Grayson Hall: Judith Fellowes, Charlotte's chaperone
- Cyril Delevanti: Nonno, olerkaria eta Hannahren aitona