The Munsters

The Munsters (euskaraz: «Munstroak edo Munstro familia») CBS kateak 1964tik 1966 arte ekoiztutako telekomedia ospetsuaren izenburua zen. Hirurogei hamarkadan ordu erdiko 70 kapitulu egin ziren. Saio horretan oinarrituta 1966an Munster Go Home filma egin zen. 1981an, bestetik, The Munsters' Revenge egin zen. Kultuko telesail bezala onartuta dago eta askotan eman da mundu osoko telesbitetan. Sortzaileak Ed Haas eta Norm Liebmann izan ziren.

The Munsters
Jatorria
Sortzailea(k)Allan Burns (en) Itzuli
IzenburuaThe Munsters
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Sasoi kopurua2
Atalak70
Ezaugarriak
Genero artistikoaAmerican television sitcom (en) Itzuli eta monster television program (en) Itzuli
Iraupena24 minutu
Koloreazuri-beltzekoa
Antzezlea(k)
Fred Gwynne
Ekoizpena
EkoizleaJoe Connelly (en) Itzuli
[[Kategoria:Joe Connelly (en) Itzuli ekoitzitako telesailak]]
Konpainia ekoizleaKayro Productions (en) Itzuli
[[Kategoria:Kayro Productions (en) Itzuli ekoitzitako telesailak]]
Emanaldia
Jatorrizko igorlea CBS
Hasiera-data1964ko irailaren 24a
Amaiera-data1966ko maiatzaren 12a
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaLos Angeles

munsters.com
IMDB: tt0057773 Allocine: 3109 Metacritic: tv/the-munsters TV.com: shows/the-munsters Edit the value on Wikidata
kronologia
The Munsters Munster, Go Home! (en) Itzuli

Sinopsia

Telekomedia honek Ameriketako Estatu Batuetako familia arrunt baten bizimodua jasotzen zuen baina beldurrezko filmen pertsonaien filtroaren bidez. Orokorrean, ohiko familia zen: aitona, gurasoak, semea eta biloba. Aitak etxetik kanpo egiten zuen lan eta emaztea, bestetik, etxekoandre amerikar bat zen. Eskema hori beldurrezko etxe batean kokatzen zen, beti ekaitz baten azpian, eta protagonista atipiko horiekin. Atalen oinarria aitaren lana, bilobaren lagunak, auzokide berriak, mutilaren eskolako arazoak..., beraz, egunerokotasunean kokatutako gaiak izan zitezkeen.[1]

Pertsonaiak

  • Herman Munster. (Frankenstein antzekoa da. Familiaren aita da.
  • Lily Munster. Banpiro emakumea, Hermanekin ezkonduta.
  • Aitona. Drakulaantzekoa da. Lilyren aita da. Etxearen sotoan bizi da, esperimentu eroak egiten.
  • Eddie Munster. Gizotsoa da. Lily eta Herman bikotearen semea.
  • Marilyn Munster. Lilyren hiloba, itxura normala du eta oso polita da (Marilyn Monroeren antza zuen).
  • Spott. Dragoia, familiaren maskota.
  • Kitty . Beste mascota. Katuaren itxura du baina leohi moduan egiten du orro.
  • Igor . Aitonaren saguzarra.
  • Charly belea. Etxeko erlojuan bizi da eta "inoiz ez" esaldia behin eta berriro errepikatzen du. Esaldia Edgar Allan Poeren poema ospetsu batetik hartuta dago.

Aktoreak

PersonaiAktore
Herman MunsterFred Gwynne
Lily MunsterYvonne De Carlo
AitonaAl Lewis
Marilyn MunsterBeverley Owen/Pat Priest
Eddie MunsterButch Patrick

Filmak

  • Munster Go Home
  • The Mini-Munsters
  • The Munsters' Revenge
  • The Munsters Today
  • Here Come The Munsters
  • The Munsters' Scary Little Christmas

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.