The Mummy (1932ko filma)
The Mummy (euskaraz Momia) 1932ko Karl Freund alemaniar zinema zuzendariaren beldurrezko filma bat da. Boris Karloff, Zita Johann, David Manners eta Edward van Sloan aktoreek antzeztu zuten.
{
The Mummy (1932ko filma) | ||||
---|---|---|---|---|
![]() | ||||
Jatorria | ||||
Argitaratze-data | 1932 | |||
Izenburua | The Mummy | |||
Mugimendua | Pre-Code Hollywood (en) ![]() | |||
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa arabiera frantsesa | |||
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |||
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | beldurrezko zinema eta fantasiazko filma | |||
Iraupena | 73 minutu | |||
Kolorea | zuri-beltzekoa | |||
Telesaila | The Mummy (en) ![]() | |||
Grabazio lekua(k) | Kalifornia | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Karl Freund | |||
Gidoigilea(k) | John L. Balderston Nina Wilcox Putnam (en) ![]() Richard Schayer (en) ![]() | |||
Antzezlea(k) | ||||
Boris Karloff (Imhotep (en) ![]() David Manners (en) ![]() Edward Van Sloan (en) ![]() Noble Johnson Leonard Mudie Zita Johann (en) ![]() ![]() Arthur Byron (en) ![]() Bramwell Fletcher (en) ![]() Wild Bill Elliott Henry Victor Eddie Kane Arnold Gray (en) ![]() Florence Britton (en) ![]() Leyland Hodgson (en) ![]() C. Montague Shaw (en) ![]() Pat Somerset (en) ![]() | ||||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | Carl Laemmle Jr. (en) ![]() Stanley Bergerman (en) ![]() | |||
Konpainia ekoizlea | Universal Studios | |||
Edizioa | Milton Carruth (en) ![]() | |||
Argazki-zuzendaria | Charles J. Stumar | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Egipto, Tebas eta Kairo | |||
Argumentu nagusia | death of subject's partner (en) ![]() ![]() | |||
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | ||||
kronologia | ||||
|
Argumentua
1922an hasieran arkeologo batzuek Antzinako Egiptoko Imhotep (Boris Karloff) izeneko apaiza baten momia topatu dute, haietako batek gorpuaren alboan zegoen papiro bat ahots ozenez irakurri eta jakin gabe berpiztuarazi egin du. Imhotepek papiroa bereganatu eta arkeologoetatik ihes egingo du, El Cairo hirira joan eta bertan bera baina zertxobait lehenagotik hil zen bere antzinako maitea topatzeko, Ankhesenamon printzesa, izan ere apaiza bera printzesa hura berpizten saiatzen ari zela bizirik eta momia gisa hilobiratua izan baitzen. Hamar urte beranduago, Frank Whemple (David Manners) arkeologoa eta Helen Grovesnor (Zita Johann) laguntzaileak Ardath Bey izeneko gidari egipziar misteriotsu baten laguntzaz aipatutako printzesaren hilobia topatu dute, bi arkeologoek ez dakitena Ardath izeneko gizon hori Imhotep bera dela da. Helen Grovesnorek printzesarekin sekulako antza du, hori ikusirik, Ardath Beyk hura bahitu eta momifikatzeko asmoa du, modu honetan benetako printzesa berarekin elkartzeko. Jada zeremonian, neska bahituta dagoenean, bere iraganeko bizitza oroitu eta bere bizitza salbatu asmoz Isis jainkosari zuzendutako otoitz bat zen papiroa irakurriko du. Dena amaitzean, papiroak bere gisa su hartu eta Imhotepen momia desegin eta hauts bilakatuko da.
Aktoreak
- Boris Karloff: Ardath Bey/Imhotep
- Zita Johann: Helen Grosvenor/Princess Ankh-es-en-Amon
- David Manners: Frank Whemple
- Arthur Byron: Sir Joseph Whemple
- Edward Van Sloan: Muller doktorea
- Bramwell Fletcher: Ralph Norton
- Noble Johnson: Nubiarra
- Kathryn Byron: Frau Muller
- Leonard Mudie: Pearson irakaslea
- James Crane: Faraoia
Iruditegia
- Ardath Bey (Boris Karloff)
- Ardath Bey (Boris Karloff)
- Momia filmaren iragarkia.
Kanpo estekak
- The Mummy filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)