The Most Dangerous Game (filma)
The Most Dangerous Game 1932an Irving Pichelek eta Ernest B. Schoedsackek zuzendutako filma da, Richard Connell idazleak 1924an idatzitako izen bereko istorioan oinarrituta. Joel McCrea eta Fay Wray izan ziren aktore nagusiak. Ekoizpenean Schoedsackekin batera Merian C. Cooper aritu zen; hurrengo urtean bikote berberak King Kong sortu zuen.
The Most Dangerous Game (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1932 |
Izenburua | The Most Dangerous Game |
Mugimendua | Pre-Code Hollywood (en) |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa errusiera |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | beldurrezko zinema, lan literario batean oinarritutako filma eta film dramatikoa |
Iraupena | 63 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | The Most Dangerous Game (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Irving Pichel Ernest B. Schoedsack |
Gidoigilea(k) | Richard Connell (en) James Ashmore Creelman (en) |
Antzezlea(k) | |
Joel McCrea Fay Wray Leslie Banks (en) Robert Armstrong Noble Johnson Steve Clemente (en) Hale Hamilton (en) James Flavin Bill Davidson (en) William B. Davidson | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Merian C. Cooper David O. Selznick Ernest B. Schoedsack |
Konpainia ekoizlea | RKO Pictures |
Ekoizle eragilea | David O. Selznick |
Edizioa | Archie Marshek (en) |
Ekoizpen-diseinatzailea | Carroll Clark (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Max Steiner |
Argazki-zuzendaria | Henry W. Gerrard (en) |
Jantzi-diseinatzailea | Walter Plunkett (en) |
Bideoa | YouTube eta YouTube |
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Bob Rainsford (Joel McCrea) idazle eta ehiztari ospetsua igerian irla txiki batera ailegatu da, hondoratze batetik onik atera den bakarra. Han bizi da harrera egingo dion Zaroff kontea (Leslie Banks). Aldez aurretiko beste hondoratze baten erruz ere han dira bestelako gonbidatuak: Eve Trowbridge (Fay Wray), beronen neba Martin (Robert Armstrong), eta marinel bi. Zaroffek berehala azalduko dio Bobi zein den bere zaletasun handiena, ehiza mota berezia alegia. "Tigreak, akaso?" galde egingo dio Bobek. Handik gutxira bi marinelak desagertu egiten dira, eta Evek horren errua Zaroff gaiztoarena dela uste du. Hurren Martin desagertzen da. Evek eta Bobek bisita egin dute Zaroffen garaikurren gelara, eta hara haien ustekabea, giza buru bat saritzat ikustean.
Aktoreak
Joel McCrea Robert "Bob" Rainsford | Fay Wray Eve Trowbridge | Robert Armstrong Martin Trowbridge | |||
- Leslie Banks ... Zaroff kontea
- Noble Johnson ... Ivan
- Steve Clemente ... Tartar
- Oscar "Dutch" Hendrian ... Scarface
- William B. Davidson ... Kapitaina
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Filma IMDB atarian
- (Ingelesez) The Most Dangerous Game filma eskuratzeko aukera www.archive.org atarian