The Mexican
The Mexican (euskaraz Mexikarra) 2001eko Gore Verbinski estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako amodio eta abenturazko komedia film bat da. Julia Roberts, Brad Pitt, James Gandolfini, J. K. Simmons eta Gene Hackman aktoreek antzeztu zuten.
The Mexican | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2001 |
Izenburua | The Mexican |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak eta Mexiko |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | komedia erromantikoa eta LGBTeei buruzko filma |
Iraupena | 123 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Los Angeles, Mexiko eta Las Vegas Valley (en) ![]() |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Gore Verbinski |
Gidoigilea(k) | J. H. Wyman |
Antzezlea(k) | |
Brad Pitt Julia Roberts James Gandolfini J. K. Simmons Bob Balaban Michael Cerveris David Krumholtz Salvador Sánchez cruz (en) ![]() Cástulo Guerra Gene Hackman Mayra Sérbulo (en) ![]() Pedro Armendáriz Jr. Luis Felipe Tovar (en) ![]() Lawrence Bender Gerardo Taracena (en) ![]() Sherman Augustus | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Lawrence Bender |
Konpainia ekoizlea | DreamWorks |
Edizioa | Craig Wood (en) ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Alan Silvestri |
Argazki-zuzendaria | Dariusz Wolski |
Jantzi-diseinatzailea | Colleen Atwood |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Mexiko |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Argumentua
Jerry Welbachek (Brad Pitt) bi ultimatum jaso berri ditu: lehena bere Arnold Margolese nagusiarena (Gene Hackman), Mexikora joan eta "mexikarra" izeneko antzinako pistola bat berreskuratzeko agindu dion mafiaren buruzagia, eta bigarrena, Samantha (Julia Roberts) neskalagunarena, mafiarekin duen harremanari amaiera jartzeko eskatu baidio. Jerryk garrantzitsuena bizirik egoten jarraitzea dela uste du, nahiz eta horrek Samantharekin arazoak ekarriko dizkion, hortaz nagusiari kasu egin eta Mexikora joango da. Arma topatu arren, bere nagusiari pistola eramatea uste zuena baina askoz ere zailagoa egingo zaio. Pistolak berekin batera kondairazko madarikazioa du, lurjabe batek bere alabari eman zion ezkontz oparia izanik, alaba egoera nahiko tragikoan hil baitzen. Soldatapeko hiltzaile batek (Bob Balaban) pistola bereganatzeko asmoz Samantha bahitzean, Jerryk madarikazioaren zineztokasunean sinisteko sobera arrazoi izango ditu.
Aktoreak
- Brad Pitt: Jerry Welbach
- Julia Roberts: Samantha Barzel
- James Gandolfini: Winston Baldry
- J. K. Simmons: Ted Slocum
- Bob Balaban: Bernie Nayman
- Sherman Augustus: Dotore jantzitako gizon beltza/Leroy
- Michael Cerveris: Frank
- David Krumholtz: Beck
- Castulo Guerra: Joe
- Gene Hackman: Arnold Margolese
Kanpo estekak
- The Mexican filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)