Casterbridgeko alkatea
Casterbridgeko alkatea. Kastako Gizon Baten Bizitza eta Heriotza (ingelesez The Mayor of Casterbridge. The Life and Death of a Man of Character) 1886ko Thomas Hardy ingeles eleberrigileak idatzitako eleberri bat da.
Casterbridgeko alkatea | |
---|---|
Henchard azokan bidean bere emazte Susan eta alaba Elizabeth-Janekin batera. | |
Datuak | |
Idazlea | Thomas Hardy (1886) |
Argitaratze-data | 1886 |
Generoa | Eleberria, Tragedia |
Jatorrizko izenburua | The Mayor of Casterbridge |
Hizkuntza | Ingelesa |
Argitaletxea | Smith, Elder & Co. (en) |
Herrialdea | Ingalaterra |
Euskaraz | |
Izenburua | Casterbridgeko alkatea |
Itzultzailea | Iñaki Iñurrieta |
Argitaratze-data | 1989 |
Orrialdeak | 120 |
ISBN | 978-84-8331-824-9 |
Eleberria
Fikziozko Casterbridge udalerria Ingalaterrako hegoaldeko Dorset konderriko Dorchester hirian oinarritua dago. Euskaraz lehenbiziko aldiz 1989an Iñaki Iñurrietak itzuli zuen.
Narrazioa
Eleberria gezurren artean aurrera doa. Modu honetan, tragedia piskanaka areagotuz eta amaieran erabat lehertuz. Narrazioa modu irmo eta orekatuan gauzatzen da, honek eleberri hau garai hartan modan zeuden victoriar tragedia klasikoetatik aldentzen du: kontakizunak inoiz ez du interesik galtzen eta amaierara hurbiltzen goezan einean, gero eta ziraragarriagoa bilakatuz doa.
Argumentua
Michael Henchard gazte mozkorti bat da, erdi-mozkortua dagoela ganadu azokara batetara joan eta enkatean bere emazte Susan eta alaba Elizabeth-Jane bost ginearen truk itsasgizon bati salduko dizkiolarik. Biharamunean, jada mozkorra igarota eta buruko minez, Michaelek egin duen erokeriaz jabetu eta lotsaturik, Jainkoari berriz zurrutik egingo ez duela hitzematen dio.
Hemezortzi urte beranduago, Michael zuzendutako gizona eta nekazal merkatari diruduna da, Casterbridgeko udalerriko komunitatean oso pertsona estimatua, bertako alkatea delarik. Bapatean, Michaeli iraganean saldu zituen bere emaztea eta alaba direla esaten duten emakumea eta neska aurkeztuko zaizkio.