The Master of Ballantrae (filma)

The Master of Ballantrae (euskaraz Ballantraeko Jauna) 1953ko William Keighley estatubatuar zinema zuzwndariaren abenturazko filma bat da. Robert Louis Stevenson eskoziar idazlearen Ballantraeko premua eleberrian oinarrituta dago. Bertan, Errol Flynn, Roger Livesey, Anthony Steel, Beatrice Campbell eta Yvonne Furneaux aktoreek antzeztu zuten.

The Master of Ballantrae (filma)
Jatorria
Argitaratze-data1953
IzenburuaThe Master of Ballantrae
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaErresuma Batua eta Ameriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoaabenturazko filma, kapa eta ezpatako filma, piraten filma eta eleberri batean oinarritutako filma
Iraupena90 minutu
Koloreakoloretakoa
Deskribapena
OinarrituaBallantraeko premua
Grabazio lekua(k)Palermo
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)William Keighley
Gidoigilea(k)Herb Meadow (en) Itzuli
[[Kategoria:Herb Meadow (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Errol Flynn
Roger Livesey
Anthony Steel (en) Itzuli
Yvonne Furneaux
Felix Aylmer (en) Itzuli
Francis de Wolff (en) Itzuli
Jacques Berthier
Mervyn Johns
Ralph Truman
Beatrice Campbell (en) Itzuli
Charles Goldner (en) Itzuli
Gillian Lynne


[[Kategoria:Anthony Steel (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Felix Aylmer (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Francis de Wolff (en) Itzuli antzeztutako filmak]]



[[Kategoria:Beatrice Campbell (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Charles Goldner (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Konpainia ekoizleaWarner Bros.
EdizioaJack Harris (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaWilliam Alwyn
Argazki-zuzendariaJack Cardiff
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaEskozia

IMDB: tt0046054 Filmaffinity: 166886 Allocine: 110645 Rottentomatoes: m/master_of_ballantrae Allmovie: v31749 TCM: 83067 TV.com: movies/the-master-of-ballantrae Netlix: 60028717Edit the value on Wikidata

Filma Eskozian girotua dago, izen berdineko Ballantrae herrian. Halere, herrialde hartan dagoen Eilean Donan gaztelua, Kornualles eta Eskoziako Lur Garaietan filmatu zen, aldiz, piraten eszenak Siziliako Palermo hirian filmatuak izan ziren.

Argumentua

Eskozia, XVIII. mendea, Jakobiten matxinada garaia. Ingalaterrako tronuaz jabetzeko borrokan bi erregegai daude: bata, Hannover etxeko Jurgi II.a Erresuma Batukoa, eta bestea Estuardo etxeko Karlos Eduardo Estuardo printzea.

Jamie Durrisdeer (Errol Flynn) Ballantrae Jaurerriko eskoziar oinordekoa da. Estuardotarren aldekoa, borroka eta abenturazalea, Jamiek eskoziar jakobita gudarostearekin batera Cullodengo guduan ingelesen aurka borrokatuko da, baina ingelesek garaitu eta Eskozia osoaz jabetuko dira. Orain Jamie agintari berrien jomugan dago, Jessie izeneko maitale jeloskor batek Jamie salatu eta honek ozta-ozta bere jarraitzaileengandik ihes egitea lortuko du, baina ihesaldian zauriturik mendian ezkutatuko da. Halere, zauriak baino, Jamie bere anaia Henryk (Anthony Steel) sumintzen du, jaurerria eta bere emaztegai Alisonen (Beatrice Campbell) truk ingelesei saldu baidu... Burke (Roger Livesey) irlandar kolonela eta adiskideari esker Jamiek Eskoziatik ihes egitea lortuko du.

Jada erbestean, piratekin hainbat abentura izan ondoren, Jamie espainiar galeoi batetaz jabetu eta sorterrira itzuliko da. Ballantraen ingelesek Jamie eta Burke atzeman eta atxilotuak izango dira. Baina Henryk bere anaiarekiko traizioa onartu eta ihes egiten lagunduko die. Azkenean, Jamiek bere anaiari atzerrian lortutako espainiar bitxien zati bat eta Ballantrae jaurerria bera eman eta Burke eta Allisonekin batera Ameriketara joango da.

Aktoreak

  • Errol Flynn: Jamie Durrisdeer
  • Roger Livesey: Francis Burke kolonela
  • Anthony Steel: Henry Durrisdeer
  • Beatrice Campbell: lady Alison
  • Yvonne Furneaux: Jessie Brown
  • Felix Aylmer: lord Durrisdeer
  • Mervyn Johns: MacKellar
  • Charles Goldner: Mendoza
  • Ralph Truman: Clarendon maiorra
  • Francis de Wolff: Matthew Bull
  • Jacques Berthier: Arnaud
  • Moultrie Kelsall: MacCauley kapitaina
  • Gillian Lynne: Marianne

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.