The Mask of Zorro
The Mask of Zorro (euskaraz Zorroren Mozorroa) 1998ko Martin Campbell zeelandaberriar zinema zuzendariak zuzendutako abenturazko ekintza film bat da. Johnston McCulley idazlearen Zorro pertsonaian oinarritua dago. Antonio Banderas, Anthony Hopkins, Catherine Zeta-Jones, Stuart Wilson eta Matt Letscher aktoreek antzeztu zuten.
The Mask of Zorro | ||||
---|---|---|---|---|
James Hornerren filma | ||||
Egilea(k) | James Horner | |||
Argitaratze-data | 1998 | |||
Izenburua | The Mask of Zorro | |||
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa | |||
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |||
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | ekintza-filma, lapurreta filma, superheroi filma, abenturazko filma, kapa eta ezpatako filma eta Westerna | |||
Iraupena | 132 minutu | |||
Kolorea | koloretakoa | |||
Deskribapena | ||||
Oinarritua | Zorro stories (en) ![]() | |||
Grabazio lekua(k) | Mexiko | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Martin Campbell (en) ![]() | |||
Gidoigilea(k) | Ted Elliott Terry Rossio John Eskow (en) ![]() David S. Ward | |||
Antzezlea(k) | ||||
Antonio Banderas (Alejandro Murrieta (en) ![]() Anthony Hopkins (Zorro (fikziozko pertsonaia)) Catherine Zeta-Jones (Elena de la Vega (en) ![]() Stuart Wilson (Rafael Montero (en) ![]() Matt Letscher (en) ![]() ![]() L.Q. Jones Tony Amendola José Pérez Maury Chaykin Victor Rivers (Joaquin Murrieta (en) ![]() Pedro Armendáriz Jr. Vanessa Bauche (en) ![]() Conrad Roberts José María de Tavira (en) ![]() Tony Genaro | ||||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | David Foster (en) ![]() Doug Claybourne (en) ![]() | |||
Konpainia ekoizlea | Sony Pictures (en) ![]() Amblin Entertainment | |||
Ekoizle eragilea | Steven Spielberg Walter F. Parkes Laurie MacDonald | |||
Edizioa | Thom Noble | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | James Horner | |||
Argazki-zuzendaria | Phil Méheux | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Kalifornia | |||
Argumentu nagusia | Mendekua eta slavery in the United States (en) ![]() | |||
Historia | ||||
Jasotako sariak | ||||
Nominazioak | European Film Academy Achievement in World Cinema Award (en) ![]() 11th European Film Awards (en) ![]() Antonio Banderas Soinu onenaren Oscar Saria 71. Oscar Sariak Kevin O'Connell (en) ![]() ![]() ![]() Soinu edizio onenaren Oscar Saria 71. Oscar Sariak Dave McMoyler (en) ![]() | |||
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | ||||
Bideoa | YouTube | |||
James Hornerren kronologia | ||||
|
Soinu edizio onenaren Oscar Sariaren (Dave McMoyler) eta Soinu onenaren Oscar Sariaren (Kevin O'Connell, Greg P. Russell eta Pud Cusack) izendapenak jaso zituen.
2005ean The Legend of Zorro (Zorroren Kondaira) izeneko jarraipena izan zuen.
Argumentua
Mexiko, 1821. Herritarrek estimu handia dioten eta goraipatzen duten Zorro izeneko heroiak Kalifornia Garaia espainiar kolonial zapalkuntzaren ordezkaria den On Rafael Montero (Stuart Wilson) gobernadorearen aurkako borroka arrakastaz burutu du. Halere, Mexikoren Independentzia bezperan, Monterok Zorroren sekretupeko nortasuna On Diego De La Vega (Anthony Hopkins) dela jakingo du. Matxinatuen etxearen aurkako ustekabeko erasoa gauzatuko da, ondorioz On Diegoren emaztea atzemana eta eraila, bere alaba Helena bahitua, eta bere jabetzak suntsituak izango dira. Aldiz, De la Vega espetxeratua izango da.
Hogei urte beranduago, Montero atzerritik Elenarekin (Catherine Zeta-Jones) Kaliforniara itzuliko da, baina jada neska gazte eder bat bilakatu den Elenak ez du bere benetazko aita nor den jakingo. Oraingoan Monterok Santa Anna presidente eta jeneralari Kalifornia osoaren jabetza erosteko asmoa du. On Diego de la Vega asmo hortaz jakitun denean, espetxetik ihes egin eta Monteroz mendakatzeko prestatuko da. Bere mendekuaren egitasmoaren gakoa Alejandro Murrieta (Antonio Banderas) bidelapurra Zorro berrian bilakatzea izango da, hark On diegori Monteroren asmoak zapuzten lagundu diezaion. Honela nada, Monteroren konfidantza lortu eta berarengana hurbiltzeko asmoz, Murrieta lurjabe aberats baten plantak egingo ditu.
Aktoreak
- Antonio Banderas: Alejandro Murrieta / Zorro
- Anthony Hopkins: On Diego De La Vega / Zorro
- Catherine Zeta-Jones: Elena (De La Vega) Montero
- Stuart Wilson: On Rafael Montero
- Matt Letscher: Harry Love kapitaina
- Tony Amendola: On Luiz
- Pedro Armendáriz, Jr.: On Pedro
- L.Q. Jones: Jack Hiru Hatz
- Julieta Rosen: Esperanza De La Vega
Ikus gainera
- The Legend of Zorro (2005)