The Man with Two Brains
The Man with Two Brains (euskaraz Bi Garundun Gizona), 1983ko Carl Reiner estatubatuar zinema zuzendariaren zientzia-fikziozko komedia film bat da. Steve Martin, Kathleen Turner eta David Warner aktoreek antzeztu zuten.
The Man with Two Brains | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1983 |
Izenburua | The Man with Two Brains |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | parodiazko filma, zientzia-fikziozko filma, science fiction comedy (en) ![]() ![]() |
Iraupena | 93 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Carl Reiner |
Gidoigilea(k) | Carl Reiner Steve Martin |
Antzezlea(k) | |
Kathleen Turner Steve Martin David Warner James Cromwell (en) ![]() Peter Hobbs Earl Boen George Furth Merv Griffin (en) ![]() Paul Benedict Randi Brooks Sissy Spacek William Traylor Jeffrey Combs Stepfanie Kramer Francis X. McCarthy Natividad Vacío | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | William E. McEuen (en) ![]() |
Konpainia ekoizlea | Warner Bros. |
Edizioa | Bud Molin (en) ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Joel Goldsmith (en) ![]() |
Argazki-zuzendaria | Michael Chapman |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Austria |
Argumentu nagusia | Zientzialari eroa eta body swap (en) ![]() |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Argumentua
Michael Hfuhruhurr (Steve Martin) neurologian aditu handia den zirujaua da, bereziki garinen ebakuntza metodo berri bat asmatu ostean. Egun batez autoan elkarrizketa bat ematen ari dela, nahigabean Dolores Benedict (Kathleen Turner) mingainluzea joko du, emakume erakargarri nahiz handigura eta eskrupulurik gabea, eta ezbehar hori bere onurarako erabiliko du, Michaelekin ezkondu eta senar berriari sosak ateratzen saiatuko da. Austriarako eztei bidaian eta bere emazte berriak jada adarrak jartzen dizkionez, Michael dohakabea Necessiter (David Warner) doktore eroak likidodun edukiontzia kontserbatua dagoen Anne Uumellmahaye (Sissy Spacek) delakoaren garunaz maiteminduko da.
Aktoreak
- Steve Martin: Michael Hfuhruhurr doktorea
- Kathleen Turner: Dolores Benedict
- David Warner: Alfred Necessiter doktorea
- Paul Benedict: Necessiter doktorearen laguntzailea
- George Furth: Timon
- Peter Hobbs: Brandon doktorea
- Earl Boen: Felix Conrad doktorea
- Randi Brooks: Fran
- James Cromwell: Higiezinen agentziako langilea
- Francis X. McCarthy: Olsen (edota Frank McCarthy)
- Estelle Reiner: Igoigailuko turista
- Merv Griffin: Bere burua antzeztuz
- Jeffrey Combs: Jones doktorea
- Sissy Spacek: Anne Uumellmahayen ahotsa (krediturik gabe)
Kanpo estekak
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)