Errege nahi zuen gizona
Errege nahi zuen gizona (jatorrizko izenburua, ingelesez: The Man Who Would Be King), 1975eko John Hustonek zuzendutako abentura filma bat da. Sean Connery, Michael Caine, Saeed Jaffrey eta Christopher Plummer aktoreek antzeztu zuten. Maurice Jarre frantziar musikagileak soinu banda konposatu zuen eta berez, jatorrizko kontakizuna bezala Afganistango Kafiristan eskualdean girotua egon arren, Marokon filmatu zen.
Errege nahi zuen gizona | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1975 |
Izenburua | The Man Who Would Be King |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua, Ameriketako Estatu Batuak eta Australia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | abenturazko filma, film dramatikoa eta lan literario batean oinarritutako filma |
Iraupena | Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "eta" |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | The Man Who Would Be King |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | John Huston |
Gidoigilea(k) | John Huston Gladys Hill (en) |
Antzezlea(k) | |
Michael Caine Christopher Plummer Saeed Jaffrey (en) Larbi Doghmi (en) Shakira Micklewhite (en) Jack May Sean Connery (Daniel Dravot (en) ) Albert Moses (en) Mohammad Shamsi (en) Paul Antrim (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | John Foreman (en) |
Konpainia ekoizlea | Columbia Pictures |
Edizioa | Russell Lloyd |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Maurice Jarre |
Argazki-zuzendaria | Oswald Morris |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Afganistan |
ikusi
| |
Historia | |
Nominazioak | Golden Globe Award for Best Original Score (en) Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria 48. Oscar Sariak Alexandre Trauner, Tony Inglis (en) , Peter James Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria 48. Oscar Sariak Edith Head Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria 48. Oscar Sariak John Huston, Gladys Hill (en) Muntatze onenaren Oscar Saria 48. Oscar Sariak Russell Lloyd |
Rudyard Kiplingen idazlearen 1888ko izenburu berdineko kontakizunean oinarrituta dago, eta EITBk euskarara bikoiztu zuen.
Argumentua
1885, Indiako Britainiar Raja. Gau batez, Rudyard Kipling idazlea (Christopher Plummer) bere egunkariko bulegoan idazten ari dela gizon zarpail eta desitxuratu bat hurbildu eta hitz egiten hasi zaio. Hasieran Kiplingek diru eskean sartu den behartsu bat dela usteko du, baina bat-batean, harriduraz, haren aurpegia ezaguna egin eta orain duela bi urte ezagutu zituen alproja parea osatzen zutenetako bat dela ohartuko da, hots, Peachy Carnehan zena (Michael Caine). Orduan, duela bi urte bere bulegoan hiruen artean izandako hizketaldiaz oroitzen hasiko da...
Daniel Dravot (Sean Connery) eta Peachy Carnehan britainiar armadako bi gudari ohi abenturazale, harroputz eta lotsagabe batzuk dira, edozertarako beti prest, biak masoiak izateaz gain bizia nolabait aurrera ateratzeko asmoz negozio usteletan sartuak daude.
Behin batez Danielek urruti eta erabat isolaturik dagoen Kafiristan erresumaren berri du (gaur egungo Afganistan herrialdeko Nuristan probintzia), hau Himalaia mendietatik haratago dagoen kondairazko erresuma bat da, hortaz bi adiskideak elkarren artean ados jarri eta bertaratzeko bidai arriskutsuari ekingo diote. Ia hiltzear egon diren bidaia burutu ondoren, Kafiristana ailegatu eta bertan Billy Fish (Saeed Jaffrey) izeneko gurkha ohi bat ezagutuko dute, honek bertakoen eta haien arteko itzultzaile lanak egingo dizkielarik. Han gudaz-guda bertako herrixketako jendea gudaroste txiki batean bildu eta azkenik haren buruzagiak bilakatuko dira. Horretaz gainera, eta guda batean zehar Daniel Dravoti gezi batek jo eta bere soinean eta arroparen azpian zeraman bandolera batean jo izanaren ondorioz bizirik ateratzean, bertako jendeak antzina bertan egon eta itzultzeko zina egin zuen jainko bat dela usteko du (gerora jainko hori Alexandro Handia zela ohartuko dira).
Britainiar alproja bi horiek, orduan, euren aldeko egoera horretaz baliatuko dira euren hasierako asmoa betetzeko: aberastea, alegia.
Aktoreak
- Sean Connery: Daniel Dravot (Sikander II.a erregea, ustezko Alexandro Handiaren berpizkundea)
- Michael Caine: Peachy Carnehan
- Christopher Plummer: Rudyard Kipling idazle eta kazetaria
- Saeed Jaffrey: Billy Fish
- Doghmi Larbi: Ootah
- Jack May: barrutiko komisaria
- Karroom Ben Bouih: Kafu Selim
- Mohammad Shamsi: Babu
- Albert Moses: Ghulam
- Paul Antrim: Mulvaney
- Graham Acres: ofiziala
- Goulamineko Emakumezko Dantzari Urdinak: dantzariak
- Shakira Caine: Roxanne