The Magazine
The Magazine Londresko jatetxe eta eraikin moderno bat da, Hyde Park parkean dagoena, Zaha Hadid arkitektoak diseinatua eta 2013. urtean irekia.
The Magazine | |
---|---|
Serpentine North Gallery | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Ingalaterra |
Ingalaterrako eskualdea | Londresko eskualdea |
Ingalaterrako konderri zeremoniala | Londres Handia |
Londresen banaketa administratiboa | Westminster Hiria |
Koordenatuak | 51°30′26″N 0°10′17″W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 2013 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Zaha Hadid |
Historia eta ezaugarriak
19. mendekoa den eraikin baten luzapena da. Eraikin originalari The Magazine zeritzon, arma biltegia izendatzeko terminoa, militarrek helburu horretarako erabiltzen baitzuten 1963 arte[1]. Adreiluzko eraikin hori gaur egunean Serpentine North Gallery arte galeria da (Serpentine Galleries multzoaren parte, beste eraikin bat dagoelarik hegoalderako), baina 2013an eraberritzea inauguratu zenean, Serpentine Sackler Gallery izena jarri zitzaion, eta Magazine zen eraikin zaharraren izena luzapen moderno honetara igaro zen, jatetxea bilakatu zena. Sackler izena 2021ean kendu zuten[2], Sackler familiaren izen ona hondatu ondoren, oxikodona droga opiazeoren zabalkundearekin aberastutako familia hori baita mezenasgo honen[3] eta beste askoren atzean egondakoa.
Adreiluzko galeria zahar eta nagusiaren ondoan, biribiltasunak eta zuritasuna dira nagusi Hadidek egindako luzapenean. Barrualdean onddo formako bost zutabe nabarmentzen dira, gela hipostilo baten itxura ematen diotenak espazioari[4].
Erreferentziak
- (Ingelesez) «The Magazine, Non Civil Parish - 1278154 | Historic England» historicengland.org.uk (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
- (Ingelesez) Cascone, Sarah. (2021-03-25). «The Serpentine Has Dropped the Sackler Name From Its London Gallery (But Says It Has Nothing to Do With the Family's Legal Woes)» Artnet News (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
- (Ingelesez) Serpentine Sackler Gallery, London | Inexhibit. (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
- (Ingelesez) Tugceterzi, ~. (2019-10-13). «Traces of Hypostyle Hall in Modern Architecture» Tuğçe Terzi (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).