The Madness of King George
The Madness of King George (euskaraz Jurgi Erregearen Eromena) 1994ko Nicholas Hytner ingeles zinema zuzendariak zuzendutako drama eta komedia film bat da. Alan Bennett ingeles antzerkigilearen The Madness of George III antzezlanean oinarritua dago, bertan Jurgi III.a Erresuma Batukoaren bizitza kontatzen da. Nigel Hawthorne, Helen Mirren, Ian Holm, Amanda Donohoe, Rupert Graves eta Rupert Everett aktoreek antzeztu zuten.
The Madness of King George | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1994 |
Izenburua | The Madness of King George |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Film biografikoa, film komikoa eta film dramatikoa |
Iraupena | 109 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | The Madness of George III (en) |
Kokapena | |
Bilduma | New Yorkeko Arte Modernoaren Museoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Nicholas Hytner |
Gidoigilea(k) | Alan Bennett (en) |
Antzezlea(k) | |
Nigel Hawthorne (Jurgi III.a Erresuma Batukoa) Helen Mirren (Karlota Mecklenburg-Strelitzekoa) Ian Holm (Francis Willis (en) ) Amanda Donohoe (en) (Elizabeth Spencer) Rupert Graves (Robert Fulke Greville (en) ) Rupert Everett (Jurgi IV.a Erresuma Batukoa) Julian Wadham (en) (Pitt "Gaztea") Anthony Calf (en) (Lord Charles FitzRoy) Jim Carter (Charles James Fox (en) ) Julian Rhind-Tutt (Prince Frederick, Duke of York and Albany (en) ) Geoffrey Palmer (Richard Warren (en) ) John Wood (Edward Thurlow, 1st Baron Thurlow (en) ) Roger Ashton-Griffiths Selina Cadell (en) Adrian Scarborough (en) (Charles Fortnum (en) ) Roger Hammond (Sir George Baker, 1st Baronet (en) ) Charlotte Curley (en) Jeremy Child Struan Rodger (en) (Henry Dundas) Barry Stanton (en) (Richard Brinsley Sheridan) Janine Duvitski (en) (Margaret Nicholson (en) ) Caroline Harker (en) (Maria Fitzherbert (en) ) Cyril Shaps (Lucas Pepys) Alan Bennett (en) Nicholas Selby (en) Michael Grandage Peter Woodthorpe Ryan Hurst | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | David Parfitt Stephen Evans (en) |
Konpainia ekoizlea | Close Call Films (en) Renaissance Films (en) |
Edizioa | Tariq Anwar |
Ekoizpen-diseinatzailea | Ken Adam (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | George Fenton |
Argazki-zuzendaria | Andrew Dunn |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Londres eta Ingalaterra |
ikusi
| |
Argumentu nagusia | Regency crisis 1788 (en) eta buruko gaitza |
Historia | |
Jasotako sariak | National Board of Review: Top Ten Films (en) Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria 67. Oscar Sariak |
Nominazioak | Taldeko emakumezko aktore onenaren Oscar Saria 67. Oscar Sariak Helen Mirren Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria 67. Oscar Sariak Alan Bennett (en) Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria 67. Oscar Sariak Nigel Hawthorne Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria 67. Oscar Sariak Ken Adam (en) , Carolyn Scott (en) |
1994ko Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria irabazi zuen (Ken Adam eta Carolyn Scott). Horretaz gain, Oscar Sarietarako beste hiru izendapen ere jaso zituen, Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Nigel Hawthorne), Emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Helen Mirren) eta Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria (Alan Bennett).
Argumentua
1788. urtea, Erresuma Batua. Jurgi III.a Hannoverrekoaren erregealdia (1760-1820). Erregeak (Nigel Hawthorne) ezusteko depresio latz bat jasan eta bere zeregin eta Gortetik aldentzen duen eromen moduko baten zantzuak ematen hasiko da. Bitartean, Gales Printzeak (Rupert Everett), gerora Jurgi IV.a Erresuma Batukoa izango denak, eta klase politikoko hainbat sektoreek erregea bere kargutik ezgaitu eta tronua kendu nahi diote.
Aktoreak
- Nigel Hawthorne: Jurgi III.a Erresuma Batukoa
- Helen Mirren: Karlota Erresuma Batukoa
- Ian Holm: Francis Willis medikua
- Amanda Donohoe: Lady Pembroke
- Rupert Graves: Robert Fulke Greville
- Geoffrey Palmer: Richard Warren medikua
- Rupert Everett: Jurgi, Galesko Printzea
- Jim Carter: Charles James Fox, Whig alderdiko burua eta parlamentaria
- Julian Rhind-Tutt: Frederick, Yorkedo Dukea
- Julian Wadham: William Pitt "Gaztea", Lehen Ministroa
- Anthony Calf: Lord Fitzroy
- Adrian Scarborough: Fortnum
- John Wood: Edward Thurlow, Thurlowko 1. Baroia
- Jeremy Child: Black Rod
- Struan Rodger: Henry Dundas, Melvilleko 1. Bizkondea
- Janine Duvitski: Margaret Nicholson
- Caroline Harker: Maria Fitzherbert andrea
- Roger Hammond: Sir George Baker
- Cyril Shaps: Lucas Pepys
- Selina Cadell: Cordwell andrea
- Alan Bennett: Erregea ikustera doan edonork hitzaldia eteten dion parlamentaria
- Nicholas Selby: Parlamentuko hizlaria