The Lovely Bones (filma)
The Lovely Bones (euskaraz Hezur Maitagarriak), 2009ko naturaz gaindiko thriller drama film bat da, Peter Jackson zeelandaberriarrak zuzendua. Alice Sebold idazlearen 2002ko izenburu bereko eleberrian oinarritua dago. Mark Wahlberg, Rachel Weisz, Susan Sarandon, Stanley Tucci, Michael Imperioli eta Saoirse Ronan aktoreak ditu antzezle.
The Lovely Bones (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2009 |
Izenburua | The Lovely Bones |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak, Erresuma Batua eta Zeelanda Berria |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa, krimenezko filma, fantasiazko filma eta eleberri batean oinarritutako filma |
Iraupena | 135 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | The Lovely Bones (en) ![]() |
Grabazio lekua(k) | Zeelanda Berria |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Peter Jackson |
Gidoigilea(k) | Peter Jackson Fran Walsh Philippa Boyens |
Antzezlea(k) | |
Mark Wahlberg Rachel Weisz Susan Sarandon Stanley Tucci Michael Imperioli Saoirse Ronan Rose McIver (en) ![]() Jake Abel Charlie Saxton AJ Michalka Reece Ritchie (en) ![]() Tom McCarthy Andrew James Allen (en) ![]() Stefania LaVie Owen | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Peter Jackson Fran Walsh Carolynne Cunningham (en) ![]() |
Konpainia ekoizlea | Film4 Productions (en) ![]() |
Edizioa | Jabez Olssen (en) ![]() |
Ekoizpen-diseinatzailea | Naomi Shohan (en) ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Brian Eno |
Argazki-zuzendaria | Andrew Lesnie |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Pennsylvania |
Argumentu nagusia | serieko hiltzailea |
Historia | |
Nominazioak | |
lovelybones.com | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | |
Bideoa | YouTube |
Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Sariaren izendapena jaso zuen (Stanley Tucci).
Argumentua
1973, Susie Salmon (Saoirse Ronan) 14 urteko institutuko neska ikasle bat da, argazkilaria izatea amesten duena. Emakume eta nesken serieko hiltzailea den George Harvey (Stanley Tucci) bizilagunak bortxatu eta erail egingo du. Hil ondoren, Susie zeruaren eta infernuaren arteko leku batean aurkituko da; handik, gai da bere familia nahiz hiltzailea ikusteko. Hiltzailea bera susmagarri bilakatu dezaketen edozein aztarna ezabatzen ari da, eta gainera beste hilketa bat prestatzen dihardu. Hori ikusirik, Susiek erabakiko du zer edo zer egitea, Harveyri hilketak ordainaraztearren eta familiak Susieren galera gainditu dezan.
Aktoreak
- Saoirse Ronan: Susie Salmon
- Rachel Weisz: Abigail Salmon
- Mark Wahlberg: Jack Salmon
- Stanley Tucci: George Harvey
- Michael Imperioli: Len Fenerman detektibea
- Susan Sarandon: Amona Lynn
- Rose McIver: Lindsey Salmon
- Christian Thomas Ashdale: Buckley Salmon
- Reece Ritchie: Ray Singh
- Carolyn Dando: Ruth Connors
- Charlie Saxton: Ronald Drake
- AJ Michalka: Clarissa
- Nikki SooHoo: Denise "Holly" Le Ang
- Jake Abel: Brian Nelson
Kanpo estekak
- (Ingelesez) IMDBko fitxa irakurgai