The Locos
The Locos Espainiako ska-punk musika talde bat da.
The Locos | |
---|---|
Fitxategi:The+locos+-+Jaula+de+grillos.jpg The locosen Jaula de Grillos diskoaren azala | |
Datuak | |
Jatorria | Vallecas (Madril) |
Musika mota | Ska, Punk |
Instrumentuak | gitarra, tronboia, saxofoia, tronpeta |
Urteak | 2005 - gaur egun |
Produkzioa | |
Taldekideak | |
Pipi, Santi, Coco, Hatuey, Ken, Luisfran, Javi. | |
Lehengo taldekideak | |
Gari (Ska-P), Cas (Klandestinos), Sam (Klandestinos), David, Gonzo, Armando (Klandestinos). | |
Informazio gehigarria | |
http://www.the-locos.org | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Pipiren presentzia, Ska-Pko bigarren ahotsa, erabakigarria izan da talde honetan: ospeaz gain, ideia iraultzaileak azaleratzen baitira: arrazakeriaren kontra, Estatu Batuen inperialismoaren kontra, Amalurra eta naturaren alde, langileen defentsan... Jaula de Grillos da bere disko bakarra, momentuz, eta 2006an atera zuten salgai Espainian, Frantzian, Italian, Txilen, Mexikon, Argentinan, Suitzan eta Alemanian. Eta momentu honetan, diska berriaren lanean daude.
Hasieratik hasi ziren munduan zehar birak burutzen, eta Espainiatik ez dira apenas pasatzen. Euskal Herrian bakarrik behin jo zuten kontzertua, 2006ko apirilan, Donostiako Rock Star Salan.
Taldeari buruz kritika handiak izan dira, barne liskar handiak baitutelako. Izan ere, musikari ugari dira taldea utzi dutenak.
Taldekideak
Pipi (Madril, Espainia) Santi (Madril, Espainia) Coco (Buenos Aires, Argentina) Hatuey (Mexiko Hiria, Mexiko) Ken (Madril, Espainia), Luisfran ( Villarrubia de Santiago, Espainia ), Javi (Madril, Espainia)