The Lobster
The Lobster (euskaraz Langosta), 2015eko Yorgos Lanthimos greziarrak zuzendutako umore beltzeko distopia film bat da. Colin Farrell, Rachel Weisz, Jessica Barden, Olivia Colman, Ashley Jensen, Ariane Labed, Angeliki Papoulia, John C. Reilly, Léa Seydoux, Michael Smiley eta Ben Whishaw aktoreek antzeztu zuten.
The Lobster | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2015 |
Izenburua | The Lobster |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Grezia, Erresuma Batua, Frantzia eta Herbehereak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | zientzia-fikziozko filma, komedia erromantikoa, film distopikoa eta arthouse science fiction film (en) |
Iraupena | 118 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Egile-eskubideak | copyrightduna |
Grabazio lekua(k) | Irlandar Errepublika |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Yorgos Lanthimos |
Gidoigilea(k) | Yorgos Lanthimos Efthimis Filippou (en) |
Antzezlea(k) | |
Colin Farrell Rachel Weisz Ben Whishaw Léa Seydoux John C. Reilly Ashley Jensen Olivia Colman Jessica Barden (en) Roger Ashton-Griffiths Michael Smiley Ariane Labed (en) Angeliki Papoulia (en) Ewen MacIntosh | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Ceci Dempsey (en) Ed Guiney (en) Yorgos Lanthimos Lee Magiday (en) |
Konpainia ekoizlea | Film4 Productions (en) |
Edizioa | Yorgos Mavropsaridis (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | baliorik ez |
Argazki-zuzendaria | Thimios Bakatakis (en) |
Jantzi-diseinatzailea | Sarah Blenkinsop (en) |
Argumentu nagusia | maitasun erromantikoa |
Historia | |
Jasotako sariak | Jury Prize (en) European Film Award for Best Costume Designer (en) 28th European Film Awards (en) European Film Award for Best Screenwriter (en) 28th European Film Awards (en) |
Nominazioak | Europako zuzendari onenaren Saria 28th European Film Awards (en) Yorgos Lanthimos European Film Award for Best Screenwriter (en) 28th European Film Awards (en) Efthimis Filippou (en) , Yorgos Lanthimos Europako gizonezko aktore onenaren Saria 28th European Film Awards (en) Colin Farrell Europako film onenaren Saria 28th European Film Awards (en) Lee Magiday (en) , Ed Guiney (en) , Ceci Dempsey (en) , Efthimis Filippou (en) , Yorgos Lanthimos European Film Award – People's Choice Award for Best European Film (en) 29th European Film Awards (en) Yorgos Lanthimos Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria 89. Oscar Sariak Yorgos Lanthimos, Efthimis Filippou (en) |
thelobster-movie.com | |
| |
Bideoa | YouTube |
Film esperimentala da: gai nagusia bakardadea du, bakarrik hil eta bakarrik bizitzea, bai eta norbaitekin bikote bizimoduan bizitzearen beldurra.
Cannesko Zinemaldian Urrezko Palmarengatik lehiatu zen eta Epaimahaiaren Saria irabazi. Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Sariaren (Efthimis Filippou eta Yorgos Lanthimos) izendapena ere jaso zuen.
Argumentua
Distopiazko mudu batean, jada ezarritako arauen arabera, ezkongabeak atxilotuak eta Hotelera eramanak dira, bertan 45 egunetako epean bikotea topatzera derrigortuak dute, bestelakoan animaliak bilakatu eta basora bidaliak izango baitira. Masturbazioa debekatua dago, baina Hoteleko neskameak eragindako sexu-estimulazioa, orgasmorik gabe, derrigorrezkoa. Hoteleko apopiloak dantzaldietara joan eta bikotea izatearen abantailak nabarmentzen duten iragarkiak ikusten dituzte. Gainera, apopiloek Hoteleko egonaldia ere luza dezakete, Bakartiak basoan arma-lasaigarrien bidez ehizatuz. Ehizatutako Bakarti bakoitzeko Hotelean bikotea bilatzen jarraitzeko egun batez sarituak dira.
Aktoreak
- Colin Farrell: David
- Rachel Weisz: Ikusmen urriko emakumea
- Léa Seydoux: Lider bakartia
- Ariane Labed: Anderea
- Ben Whishaw: Herrena (John)
- Angeliki Papoulia: Emakume bihotzgabea
- John C. Reilly: Gizon hertsia (Robert)
- Jessica Barden: Sudur odoljariodun emakumea
- Olivia Colman: Hoteleko jabea
- Ashley Jensen: Gailleta emakumea
- Michael Smiley: Igerilari bakartia
- Roger Ashton-Griffiths: Doktorea
- Ewen MacIntosh: Hoteleko zaindaria
Kanpo estekak
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)