The Last Sunset
The Last Sunset (euskaraz: «Azken arratsaldea») 1961eko western filma da, Robert Aldrich estatubatuar zinemagileak zuzendu zuena. Dalton Trumbok idatzi zuen gidoia, Howard Rigsbyren Sundown at Crazy Horse eleberrian (1957) oinarriturik. Rock Hudson, Kirk Douglas, Dorothy Malone, Joseph Cotten eta Carol Lynley izan ziren antzezle nagusiak.
The Last Sunset | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1961 |
Izenburua | The Last Sunset |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Westerna |
Iraupena | 112 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Robert Aldrich |
Gidoigilea(k) | Dalton Trumbo |
Antzezlea(k) | |
Kirk Douglas Dorothy Malone Joseph Cotten Carol Lynley Neville Brand Jack Elam Regis Toomey Adam Williams (en) Adam Williams Rock Hudson | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Edward Lewis (en) Eugene Frenke (en) |
Konpainia ekoizlea | Universal Studios Bryna Productions (en) |
Edizioa | Michael Luciano (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Ernest Gold |
Argazki-zuzendaria | Ernest Laszlo |
Jantzi-diseinatzailea | Norma Koch (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Mexiko |
Argumentua
Pertsona bat hil ondoren, Brendan O'Malley (Kirk Douglas) pistoleroa Mexikora joanen da ihesi. Bellerekin (Dorothy Malone) elkartzea da haren asmoa, baina emakume hori John Breckenridge (Joseph Cotten) abeltzain mozkortiarekin ezkondurik dago. O'Malleyri jarraiki, Dana Stribling (Rock Hudson) sheriffa ere iritsiko da, mendeku gogoarekin, pistoleroak haren arrebaren senarra hil baitzuen.
Aktoreak
- Rock Hudson: Dana Stribling
- Kirk Douglas: Brendan "Bren" O'Malley
- Dorothy Malone: Belle Breckenridge
- Joseph Cotten: John Breckenridge
- Carol Lynley: Melissa "Missy" Breckenridge
- Neville Brand: Frank Hobbs
- Regis Toomey: Milton Wing
- James Westmoreland: Julesburg Kid (Rad Fulton bezala)
- Adam Williams: Calverton
- Jack Elam: Ed Hobbs
- John Shay: Bowman
Kanpo estekak
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.