The Last Legion
The Last Legion (euskaraz Azken Legioa) 2007ko Doug Lefler estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako abentura film bat da. Dino De Laurentiis italiarrak eta beste hainbat ekoizleek ekoitzi zuten. Valerio Massimo Manfredi idazlearen L'ultima legione (2002) eleberrian oinarritua dago. Colin Firth, Thomas Sangster, Ben Kingsley, Kevin McKidd eta Aishwarya Rai aktoreek antzeztu zuten.
The Last Legion | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2007 |
Izenburua | The Last Legion |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Frantzia, Erresuma Batua, Italia eta Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | ekintza-filma, abenturazko filma, film dramatikoa eta eleberri batean oinarritutako filma |
Iraupena | 99 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | The Last Legion (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Doug Lefler |
Gidoigilea(k) | Jez Butterworth |
Antzezlea(k) | |
Colin Firth (Ambrosius Aurelianus (en) ) Thomas Brodie-Sangster (Romulo Augustulo, Uther Pendragon) Ben Kingsley (Merlin) Aishwarya Rai Peter Mullan (Odoakro) Kevin McKidd (en) John Hannah Rupert Friend Robert Pugh Iain Glen (Flavio Orestes) Alexander Siddig (en) James Cosmo Nonso Anozie Owen Teale Lee Ingleby Ferdinand Kingsley (Merlin) Harry Van Gorkum (en) (Vortigern (en) ) Murray McArthur (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Dino De Laurentiis Raffaella De Laurentiis |
Ekoizle eragilea | Harvey Weinstein |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Patrick Doyle |
Argazki-zuzendaria | Marco Pontecorvo |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Erresuma Batua |
ikusi
| |
lastlegion-movie.com | |
Argumentua
Mendebaldeko Erromatar Inperioaren gainbehera (K.o. 476). Romulo Augusto (Thomas Brodie-Sangster) enperadorearen koroaketa egunean, Erroma heruloen errege Odoakroren (Peter Mullan) eskuetan erortzen da). Ambrosino (Ben Kingsley), Romuloren arduradunak, hiriarentzat arrisku handi bat iragarria zuen. Enperadorearen aita, semearen segurtasunaz arduraturik, haurra Aurelioren (Colin Firth) zaintzapean jarriko du. Barbaroek Romulo atzeman eta Capri uhartera daramatenean, Aureliok bere gizon leialenen eta gizon misteriotsu baten laguntzaz hura erreskatatzen saiatuko da. Azkenean, enperadorea askatzea lortzean, taldea gelditzen zaien azken legioaren bila abiatuko dira: Britainian kokatua dagoen, Bederatzigarren Legioa.
Aktoreak
- Colin Firth: Aurelio
- Thomas Brodie-Sangster: Romulo Augustulo/Pendragon
- Ben Kingsley: Ambrosino/Merlin
- Aishwarya Rai: Mira
- Peter Mullan: Odoakro
- Kevin McKidd: Wulfila
- John Hannah: Nestor
- Owen Teale: Vatreno
- Rupert Friend: Demetrio
- Nonso Anozie: Batiato
- Harry Van Gorkum: Vortgyn
- Robert Pugh: Kustennin
- James Cosmo: Hrothgar
- Alexander Siddig: Teodoro Andronikos
- Murray McArthur: Tertio
- Iain Glen: Orestes
- Rory Finn: Arturo gaztea
- Alexandra Thomas-Davies: Igraine
- Ferdinand Kingsley: Ambrosino gaztea
Kanpo estekak
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)