The Last King of Scotland
The Last King of Scotland (euskaraz Eskoziako Azken Erregea) 2006ko Kevin MacDonald eskoziar zinema zuzendariaren drama filma bat da. Giles Foden idazlearen The Last King of Scotland eleberrian oinarritua dago. Bertan, Forest Whitaker, James McAvoy, Kerry Washington, Simon McBurney eta Gillian Anderson aktoreek antzeztu zuten.
The Last King of Scotland | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2006 |
Izenburua | The Last King of Scotland |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa alemana frantsesa swahilia |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua eta Alemania |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa eta eleberri batean oinarritutako filma |
Iraupena | 121 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | The Last King of Scotland (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Kevin Macdonald |
Gidoigilea(k) | Peter Morgan Jeremy Brock |
Antzezlea(k) | |
Forest Whitaker (Idi Amin) James McAvoy Kerry Washington Simon McBurney Gillian Anderson David Oyelowo (en) Chris Wilson (en) Giles Foden (en) Martina Amati (en) Cleopatra Koheirwe (en) Michael Wawuyo (en) Abby Mukiibi Nkaaga (en) Adam Kotz (en) Stephen Rwangyezi (en) Sam Okelo (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Andrea Calderwood (en) |
Konpainia ekoizlea | DNA Films (en) Film4 (en) |
Edizioa | Justine Wright (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Alex Heffes (en) |
Argazki-zuzendaria | Anthony Dod Mantle |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Eskozia eta Uganda |
ikusi
| |
Argumentu nagusia | giza izaera, Idi Amina, failed state (en) eta Uganda |
Historia | |
Jasotako sariak | Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria 79. Oscar Sariak |
Nominazioak | European Film Award – People's Choice Award for Best European Film (en) 20th European Film Awards (en) Kevin Macdonald European Film Award for Best Composer (en) 20th European Film Awards (en) Alex Heffes (en) Europako zuzendari onenaren Saria 20th European Film Awards (en) Kevin Macdonald Europako argazki zuzendari onenaren Saria 20th European Film Awards (en) Anthony Dod Mantle Europako film onenaren Saria 20th European Film Awards (en) Kevin Macdonald, DNA Films (en) Europako gizonezko aktore onenaren Saria 20th European Film Awards (en) James McAvoy Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria 79. Oscar Sariak Forest Whitaker |
foxsearchlight.com… | |
Filma Idi Amin ugandar diktadore genozidaren bizitza kontatzen du, zeuzkan titulu ugariren artean bere burua Eskoziako Errege gisa aldarrikatu zuenez Ugandara hori frogatzera joan zen fikziozko eskoziar mediku baten ikuspuntutik ikusita.
Forest Whitaker aktoreak burututako antzezpearengatik Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria irabazi zuen.
Argumentua
1970. urtea, Nicholas Garrigan (James McAvoy) medikuntzan diplomatu berri den eskoziar mediku gaztea abentura egarriz Ugandara iritsi berri da. Bera iritsi eta gutxira sabanako ospitale batean lan egiten hasiko da, han estatu kolpe baten bidez herrialdeko boterera iritsi berri den Idi Amin Dadà (Forest Whitaker) agintaria ezagutuko du, bere mediku pertsonala izateko proposamena luzatzen diolarik.
Estatuburu berriaren karisma eta freskotasunak erakarrita eskoziar medikua berehala diktadorearen konfidantzazko pertsonan bilakatuko da («aholkulari leialena»), baina diktadoreak bere benetazko joera odoltsu eta hiltailea agertaraztean, medikuak harekiko zuen hasierako mirespena desagertuko egingo da, diktadorearen gobernupean milaka eta milaka pertsona torturatu eta erailak izango baidira.
Aktoreak
- Forest Whitaker: Idi Amin
- James McAvoy: Nicholas Garrigan
- Gillian Anderson: Sarah Merrit
- Kerry Washington: Kay Amin
- Simon McBurney: Stone
- Apollo Okwenje Omamo: Mackenzie
- David Oyelowo: Junju doktorea