The Kinks
The Kinks rock musika taldea zen, Ray eta Dave Davies anaiek 1964an Londresen sortua. Eragin handia izan du talde honek hurrengo belaunaldiko talde anitzen gainean.
The Kinks | |
---|---|
Jatorrizko taldekideak | |
Datuak | |
Jatorria | Londres (Ingalaterra) |
Musika mota | Rock |
Urteak | 1964 - 1996 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Pye, Reprise, RCA, Arista, London, MCA, Sony, Koch, Konk/Guardian, Universal |
Lehengo taldekideak | |
Ray Davies Dave Davies Mick Avory Pete Quaife John Dalton John Gosling Andy Pyle Gordon John Edwards Jim Rodford Ian Gibbons Bob Henrit Mark Haley | |
Sariak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Informazio gehigarria | |
thekinks.info | |
Urte horretan bertan nabarmendu ziren "You Really Got Me" kantarekin. Arrakasta handia eskuratu zuten Erresuma Batuan eta AEBetan. Amerikan, British Invasion (Inbasio britainiarra) zeritzon mugimenduaren barruan sartu zuten The Kinks. Izan ere, hurrengo urteetan, 1960ko hamarkadaren bukaeran eta 1970eko hamarkadaren hasieran, arrakasta handiko kanta eta disko ugari plazaratu zituzten The Kinks-ek, kritikarien nahiz entzuleen aldetik: Face to Face, Something Else, The Kinks Are the Village Green Preservation Society, Arthur, Lola Versus Powerman and the Moneygoround, eta Muswell Hillbillies. Haien hurrengo disko kontzeptualak ez ziren hain arrakastatsuak izan, baina 1970etako bukaeran eta 1980etako hasieran zenbait taldek (Van Halen, The Jam, The Knack, and The Pretenders) haien kanten bertsioak egin zituzten, The Kinksen diskoen salmentak igoaraziz. Hurrengo hamarkadan, Britpop-eko taldeek, Oasisek edo Blurrek esaterako, The Kinks aipatzen zuten haien iturrien artean. The Kinks 1996an banandu ziren, azken urteotako albumen salmenta txikiengatik eta Davies anaien arteko tirabirengatik.
2014ko uztailaren 23an, Ray Davies Donostiako Jazzaldian izan zen eta The Kinks taldearen kantaz osatu zuen gehien bat bere emanaldia.
Diskografia
- Kinks (1964)
- Kinda Kinks (1965)
- The Kink Kontroversy (1965)
- Face to Face (1966)
- Something Else by The Kinks (1967)
- The Kinks Are the Village Green Preservation Society (1968)
- Arthur (Or the Decline and Fall of the British Empire) (1969)
- Lola Versus Powerman and the Moneygoround, Part One (1970)
- Percy (soundtrack) (1971)
- Muswell Hillbillies (1971)
- Everybody's in Show-Biz (1972)
- Preservation Act 1 (1973)
- Preservation Act 2 (1974)
- Soap Opera (1975)
- Schoolboys in Disgrace (1976)
- Sleepwalker (1977)
- Misfits (1978)
- Low Budget (1979)
- Give the People What They Want (1981)
- State of Confusion (1983)
- Word of Mouth (1984)
- Think Visual (1986)
- UK Jive (1989)
- Phobia (1993)