The Hitcher (1986ko filma)
The Hitcher (euskaraz Auto-stop egilea) 1986ko Robert Harmon estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako beldurrezko eta suspensezko film bat da. Rutger Hauer, C. Thomas Howell, Jeffrey DeMunn eta Jennifer Jason Leigh aktoreek antzeztu zuten.
The Hitcher (1986ko filma) | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Argitaratze-data | 1986 | |||
Izenburua | The Hitcher | |||
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa | |||
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |||
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | ekintza-filma, beldurrezko zinema, thrillerra, Slasherra eta Road moviea | |||
Iraupena | 97 minutu | |||
Kolorea | koloretakoa | |||
Grabazio lekua(k) | Los Angeles | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Robert Harmon (en) ![]() | |||
Gidoigilea(k) | Eric Red | |||
Antzezlea(k) | ||||
Rutger Hauer Christopher Thomas Howell Jennifer Jason Leigh Jeffrey DeMunn Armin Shimerman (en) ![]() John M. Jackson Gene Davis Jon Van Ness (en) ![]() Jack Thibeau Henry Darrow | ||||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | David Bombyk (en) ![]() Kip Ohman (en) ![]() | |||
Konpainia ekoizlea | HBO Films (en) ![]() Silver Screen Partners (en) ![]() | |||
Edizioa | Frank J. Urioste | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | Mark Isham | |||
Argazki-zuzendaria | John Seale | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Kalifornia | |||
Argumentu nagusia | serieko hiltzailea | |||
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | ||||
kronologia | ||||
|
2003an The Hitcher II: I've Been Waiting ("The Hitcher II: Zain Egon Naiz") izeneko jarraipena izan zuen, eta 2007an izenburu berdineko berregokitzapena burutu zen, honakoa Sean Bean, Sophia Bush eta Zachary Knighton aktoreek antzeztua.
Argumentua
Jim Hasley (C. Thomas Howell) gaztea bere autoan Chicagotik San Diegorako bidai luzean doala, Texas mendebaldeko basamortuko errepide batean John Ryder (Rutger Hauer) deitzen dela dioen auto-stop egile bat jasoko du. Biak autoan doazela, Johnek Jimi hiltzaile bat dela aitortzean, eta berau jaso eta norbait hiltzeko zain zegoela aipatzean, Jimek guztiz txunditurik errepide bazterrean laga eta bidean aurrera egingo du, inoiz ezagutu nahiko ez lukeen pertsonaia ilun hura betiko atzean utzi duelakoan. Une horretatik aurrera, biak katua eta saguaren jokoari ekingo diote. Hiltzaileak bere bidean jendea hiltzen jarraituko du eta gezurrezko aztarnak uzten, honela Jim gazte dohakabea bere hilketen errudun egin dezaten.
Aktoreak
- Rutger Hauer: John Ryder
- C. Thomas Howell: Jim Halsey
- Jennifer Jason Leigh: Nash
- Jeffrey DeMunn: Esteridge kapitaina
- John M. Jackson: Starr sarjentua
- Billy Green Bush: Donner soldadua
- Jack Thibeau: Prestone soldadua
- Armin Shimerman: Galdeketa sarjentua
- Gene Davis: Dodge soldadua
- Jon Van Ness: Hapscomb soldadua
- Henry Darrow: Hancock soldadua
- Tony Epper: Conners soldadua
Kanpo estekak
- The Hitcher filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- The Hitcher film ingelesez osoa ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- The Hitcher filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)