The Hills Have Eyes (1977ko filma)
The Hills Have Eyes (euskaraz Muinoek Begiak Dituzte) 1977ko Wes Craven estatubatuar zinema zuzendari eta gidoilariak zuzendu eta idatzitako beldurrezko film bat da. Martin Speer, Virginia Vincent, Dee Wallace, Susan Lanier, Robert Houston, Lance Gordon, Russ Grieve eta Michael Berryman aktoreek antzeztu zuten.
The Hills Have Eyes (1977ko filma) | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Argitaratze-data | 1977 | |||
Izenburua | The Hills Have Eyes | |||
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa | |||
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |||
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | beldurrezko zinema eta rape and revenge film (en) | |||
Iraupena | 89 minutu | |||
Kolorea | koloretakoa | |||
Telesaila | The Hills Have Eyes (en) | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Wes Craven | |||
Gidoigilea(k) | Wes Craven | |||
Antzezlea(k) | ||||
Susan Lanier Michael Berryman Robert Houston Dee Wallace Peter Locke | ||||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | Peter Locke | |||
Edizioa | Wes Craven | |||
Ekoizpen-diseinatzailea | Robert A. Burns (en) | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | Don Peake (en) | |||
Argazki-zuzendaria | Eric Saarinen (en) | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Nevada | |||
Argumentu nagusia | Mendekua, intzestua eta serieko hiltzailea | |||
kronologia | ||||
|
1977ko uztailaren 22an zinemetan estreinatu bezain azkar kultuzko filma bilakatu zen.
The Hills Have Eyes Part II (1984) eta The Hills Have Eyes 2 (2007) jarraipenak izateaz gain, 2006an izenburu berdineko berregokitzapena izan zuen, bai eta Mind Ripper (1995) jarraipen ez ofiziala ere.
Argumentua
Los Angeles hirirako bidean, Ohioko klase ertaineko Carter estatubatuar familia arruntak Nevadako basamortuaren erdian auto matxura bat izango du. Une horretatik aurrera bidaia beraientzat sekulako amesgaiztoa eta sufrikaria bilakatuko da, familia gizaharagijale beldurgarri bateko senideengandik ihes egin eta bizirauten ahalenginduz...
Aktoreak
- Susan Lanier: Brenda Carter
- Dee Wallace: Lynne Wood
- John Steadman: Fred
- Robert Houston: Bobby Carter
- Martin Speer: Doug Wood
- Russ Grieve: Big Bob Carter
- James Whitworth: Papa Jupiter
- Virginia Vincent: Ethel Carter
- Michael Berryman: Pluto
- Lance Gordon: Mars
- Janus Blythe: Ruby
- Cordy Clark: Mama
- Peter Locke: Mercury (kredituetan Arthur King)
- Brenda Marinoff: Baby Katy Wood