The Help (2011ko filma)
The Help 2011ko Tate Taylor estatubatuar zinema zuzendariaren filma bat da. Filma honetako aktore nagusiak honako hauk dira: Emma Stone, Viola Davis, Bryce Dallas Howard, Allison Janney, Octavia Spencer eta Jessica Chastain.
![]() | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2011 |
Izenburua | The Help |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | komedia dramatikoa, female buddy film (en) ![]() |
Iraupena | 146 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | The Help (en) ![]() |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Tate Taylor |
Gidoigilea(k) | Tate Taylor |
Antzezlea(k) | |
Viola Davis Bryce Dallas Howard Octavia Spencer Jessica Chastain Ahna O'Reilly Chris Lowell Sissy Spacek Mike Vogel Cicely Tyson Allison Janney Anna Camp Brian Kerwin Leslie Jordan Mary Steenburgen Aunjanue Ellis David Oyelowo (en) ![]() Nelsan Ellis Ashley Johnson Emma Stone Dana Ivey Wes Chatham Shane McRae Carol Sutton LaChanze | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Chris Columbus Michael Barnathan Brunson Green (en) ![]() |
Konpainia ekoizlea | 1492 Pictures (en) ![]() DreamWorks Touchstone Pictures Reliance Entertainment Participant (en) ![]() |
Edizioa | Hughes Winborne (en) ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Thomas Newman |
Argazki-zuzendaria | Stephen Goldblatt |
Jantzi-diseinatzailea | Wendy Chuck (en) ![]() |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Mississippi |
ikusi
| |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Nominazioak | Film onenaren Oscar Saria 84. Oscar Sariak Brunson Green (en) ![]() Taldeko emakumezko aktore onenaren Oscar Saria 84. Oscar Sariak Jessica Chastain Taldeko emakumezko aktore onenaren Oscar Saria 84. Oscar Sariak Octavia Spencer Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria 84. Oscar Sariak Viola Davis |
dreamworksstudios.com… | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Argumentoa
Eugenia "Skeeter" Phelan (Emma Stone) Mississippiko unibertsitatean ikasketak amaitu ondoren Hegoaldeko Estatu Batuetan dagoen Jackson hiriko bere jaiotetxera itzuli den hogeitabi urtetako neska eder bat da. Halere, 1960ko hamarkada da, eta Eugeniaren amak (Allison Janney) itzuli berria den bere alabak ezkongaia egokia topatu arteko laisatasunik ez du izango.
Aibileen Clark (Viola Davis) arraza beltzeko neskamea da: arraza zuriko hamasei ume hezitu dituen emakume buruargi eta serioa da. Bere buruzagi zuriek beste alde batetara begira zeudela, bere semea galduko du, hortaz Aibileenek bere bizitzan zeozer aldatu dela sentitu eta bere zaintzapean dagoen neskaren heziketan buru belarri jarriko da,bahiz eta denbora igaro ondoren biak elkarbanatu beharko dutela jakin izan. Minny Jackson (Octavia Spencer) arraza beltzeko garaiera baxua eta gorpuzkera lodiko emakumea da, bai eta Aibileenen lagunik onena ere, halere Mississippi estatu osoko emakumerik hiztunena izatearen ospea ere badu. Hizketarako duen zaletasunaren ondorioz lana galduko du, halere oraindik bere hiztun ospea ailegatu ez den etxea batean lan berria topatuko du.
Eugenia, Aibileen eta Minnyk eurentzat arriskutsua izan litekeen proiektu klandestino bat burutzeko asmoz elkar hartuko dure, proiektu hau garai hartan emakumeek jasaten zituzten gizarte loturak, hiria bera eta jendearen aurreritzietatik askatzeko asmoz gauzatu nahi dute.
Kanpo estekak
- The Help filmaren iragarkia ikusgai (Ingelesez)
- The Help filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- The Help filmaren webgunea (Ingelesez)