The Harder They Come
The Harder They Come 1979ko Perry Henzell jamaikar zinema zuzendariak zuzendutako film dramatikoa da.[1][2] Jimmy Cliff reggae abeslaria da protagonista, eta Ivanhoe Martinen papera egiten du, Rhyginengan oinarritutako pertsonaia, bizitza errealean existitu eta 1940ko hamarkadan ospea lortu zuen kriminal jamaikarra.
The Harder They Come | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1972 |
Izenburua | The Harder They Come |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Jamaika |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | musika-filma, film dramatikoa eta krimenezko filma |
Iraupena | 120 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Perry Henzell (en) |
Antzezlea(k) | |
Jimmy Cliff Prince Buster (en) Carl Bradshaw (en) Ras Daniel Heartman (en) Winston Stona (en) Leslie Kong (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Chris Blackwell |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Jimmy Cliff |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Jamaika |
Uhartean izugarrizko arrakasta lortu ondoren, nazioartera eraman eta "baliteke Jamaikako filmik eraginkorrena eta Karibeko filmik inportanteenetariko bat" zela diote.[3]
Sinopsia
Ivanhoe "Ivan" Martin Jamaikako lagun txiroa da, guztiz antisoziala. Landatik hirira iristen da lan bila, reggae abeslari gisa lortzen duen arte. Arrakasta lortzeko bidean jende asko dago. Arrakasta lortzear dagoela, bere diskoa grabatzeko modu bakarra eskubide guztiak galtzea dela ohartuko da, eta horrek oso pertsona bortitz bihurtzen du.
Aktoreak
- Jimmy Cliff: Ivanhoe "Ivan" Martin
- Janet Bartley: Elsa
- Carl Bradshaw: Jose
- Ras Daniel Heartman: Pedro
- Basil Keane: predikaria
- Bob Charlton: Hilton
- Winston Stona: Ray Jones detektibea
- Lucia White: ama
- Leslie Kong: soinu-ingeniaria
- Prince Buster: DJ
Erreferentziak
- (Ingelesez) Kenner, Rob. (2009). «Trevor Rhone, a Writer of ‘The Harder They Come,’ Dies at 69» The New York Times.
- (Ingelesez) Katz, David. (2006-12-4). «Obituary: Perry Henzell» The Guardian (Londres).
- Mennel, Barbara,. (2008). Cities and Cinema. Routledge, 170 or..