The Hanging Tree
The Hanging Tree (euskaraz: "Urkamendiaren zuhaitza") western filma da, Delmer Daves estatubatuar zinemagileak 1959 zuzendu zuena. Karl Maldenek bere gain hartu zuen zuzendari lana zenbait egunez, Daves gaixorik baitzegoen. Gary Cooper, Maria Schell, Karl Malden, George C. Scott eta Ben Piazza izan ziren aktore nagusiak. Scotten lehenbiziko filma izan zen.
The Hanging Tree | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1959 |
Izenburua | The Hanging Tree |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Westerna eta film dramatikoa |
Iraupena | 107 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Delmer Daves Karl Malden |
Gidoigilea(k) | Wendell Mayes (en) ![]() |
Antzezlea(k) | |
Gary Cooper Maria Schell Karl Malden George C. Scott Karl Swenson John Dierkes Ben Piazza Virginia Gregg King Donovan Bud Osborne | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Richard Shepherd |
Edizioa | Owen Marks |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Jerry Livingston |
Argazki-zuzendaria | Ted McCord (en) ![]() |
Jantzi-diseinatzailea | Marjorie Best (en) ![]() |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Montana |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Filmaren izenburu bera duen The Hanging Tree abesti nagusiak Jatorrizko abesti onenaren Oscar sariaren izendapena jaso zuen.
Argumentua
XIX. mendearen bigarren erdialdea, Urrearen Sukarraren garaian Montanako meehatzari herrixka batera Joe Frail (Gary Cooper) iritsi berri da, itxuraz iragan iluna duen mediku arraro eta kontrajarria da, halere bere kontsultan gaixoak harretaz harrera egin eta sendatzen dituenez laisterrera herritarren estimua begeranatuko du. Herrira doan zaldi-gurdia bidelapur batzuk erasotu ondoren bizirik ateratzea lortu duen bidaiari bakarra Elizabeth Mahler (Maria Schell) suitzar etorkina izan da, jasandako insolazioaren ondorios itsu gelditu delarika. Frailek Maria sendatu arte zainduko du.
Aktoreak
- Gary Cooper: Doc Frail
- Karl Malden: Frenchy Plante
- Maria Schell: Elizabeth Mahler
- George C. Scott: Grubb
- Karl Swenson: Tom Flaunce
- Ben Piazza: Rune