The Green Mile
The Green Mile (euskaraz, Milia berdea) 1999ko Frank Darabont frantziar zinema zuzendariaren espetxe drama filma da. Stephen King idazlearen The Green Mile eleberrian oinarrituta dago. Bertan, Tom Hanks, David Morse, Bonnie Hunt, Michael Clarke Duncan, James Cromwell, Michael Jeter, Graham Greene, Doug Hutchison, Sam Rockwell, Barry Pepper, Jeffrey DeMunn, Patricia Clarkson eta Harry Dean Stanton aktoreek antzeztu zuten.
The Green Mile | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1999 |
Izenburua | The Green Mile |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa, flashback film (en) , fantasiazko filma, prison film (en) eta eleberri batean oinarritutako filma |
Iraupena | 189 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | The Green Mile (en) |
Grabazio lekua(k) | Kalifornia eta Ipar Carolina |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Frank Darabont |
Gidoigilea(k) | Frank Darabont |
Antzezlea(k) | |
Tom Hanks David Morse Bonnie Hunt Michael Clarke Duncan James Cromwell (en) Michael Jeter Doug Hutchison Sam Rockwell Graham Greene Jeffrey DeMunn Patricia Clarkson Harry Dean Stanton Gary Sinise Barry Pepper Scotty Leavenworth Dabbs Greer Eve Brent William Sadler Brent Briscoe Bill McKinney (en) Paula Malcomson (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Frank Darabont David Valdes |
Konpainia ekoizlea | Warner Bros. Castle Rock Entertainment (en) Warner Bros. Pictures (en) Universal Studios |
Edizioa | Richard Francis-Bruce |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Thomas Newman |
Argazki-zuzendaria | David Tattersall |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Louisiana |
Argumentu nagusia | heriotza zigorra |
Historia | |
Nominazioak | Film onenaren Oscar Saria 72. Oscar Sariak David Valdes, Frank Darabont Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria 72. Oscar Sariak Frank Darabont Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria 72. Oscar Sariak Michael Clarke Duncan Soinu onenaren Oscar Saria 72. Oscar Sariak Robert J. Litt (en) , Elliot Tyson (en) , Michael Herbick, Willie D. Burton (en) |
warnerbros.com… | |
Bideoa | YouTube eta YouTube |
Lau Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen arren, ez zuen bat bera ere irabazi.
Argumentua
Paul Edgecomb izeneko 108 urteko agureak iraganean AEBetako Louisiana estatuko Cold Mountain espetxeko "heriotzaren pasabidean" zaindari zela, John Coffey izeneko presoa nola ezagutu zuen azaltzen du, preso hura bi haur hil izanagatik aulki elektrikoan hiltzera zigortu zutenean. Coffeyk jendearengandik gaiztakeria ezabatu (berak esan bezala) eta bere eskuen ukituaz gaixotasun eta zauriak sendatzeko naturaz gaindiko boterea du.
Argumentua Edgecomben eta gainontzeko zaindarien eta Coffeyren arteko harremanei buruzkoa da, presoari heriotza zigorra ezarri aurreko azken egunetan.
Aktoreak
- Tom Hanks: Paul Edgecomb
- Michael Clarke Duncan: John Coffey
- Bonnie Hunt como Jan Edgecomb
- David Morse: Brutus "Brutal" Howell
- Doug Hutchison: Percy Wetmore
- Sam Rockwell: "Wild Bill" Wharton
- Michael Jeter: Eduard "Del" Delacroix
- James Cromwell: Garda Moores
- Patricia Clarkson: Melinda Moores
- Barry Pepper: Dean Stanton
- Graham Greene: Arlen Bitterbuck
- Jeffrey DeMunn: Harry Terwilliger
- Harry Dean Stanton: Toot-Toot
- Dabbs Greer: Vello Paul Edgecomb
- Gary Sinise: Burt Hammersmith
- William Sadler: Klaus Detterick
Kanpo estekak
- The Green Mile filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Filmaren webgunea (Ingelesez)
- The Green Mile filmaren trailer edo iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)